Cartagena de Indiasko setioa (1741)
Cartagena de Indiasko setioa | |||
---|---|---|---|
Anglo-espainiar Gerra (1739-1748) | |||
![]() Luis Fernandez Gordilloren Britainiarrak Cartagena de Indias erasotzean. | |||
Data | 1741eko martxo-maiatza | ||
Lekua | Cartagena de Indias, Granada Berriko Erregeorderria | ||
Koordenatuak | 10° 23′ 07″ N, 75° 32′ 19″ W / 10.3853°N,75.5386°WKoordenatuak: 10° 23′ 07″ N, 75° 32′ 19″ W / 10.3853°N,75.5386°W | ||
Emaitza | Espainiarren garaipen erabakigarria | ||
Gudulariak | |||
| |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Cartagena de Indiasko setioa Anglo-espainiar Gerraren azken gudu erabakigarria izan zen.
1741ean Cartagena de Indiasen Sebastián Eslaba nafarra erregeorde eta buruzagi zibila eta Blas Lezo gipuzkoarra buruzagi militarra ziren. Lezo ingelesen aurkako eskarmentu handiko itsasgizona zen, estratega ona zen baina 4.500 lagun eta sei itsasontzi (Galícia nao nagusia eta San Felipe, San Carlos, África, Dragón eta Conquistador itsasontziak) baino ez zituen.[1] Lezoren maniobrei esker, armada erasotzaileak hildako asko izan zituen gatazketan baina gaixotasunek eta goseak azken kolpeak eman zituzten. Urte hartako maiatzaren 20an britainiarrak erretiratu ziren. Hain handiak ziren bere galerak ezen itsasontzi batzuk ere erre behar izan zituzten eskifaiarik ez zutelako.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cartagena de Indiasko setioa (1741) ![]() |
- ↑ (Gaztelaniaz) Cerdá Crespo, Jorge (2010) Conflictos coloniales: la guerra de los Nueve Años 1739-1748 Universidad de Alicante 184 or. ISBN 8497171276.
![]() |
Artikulu hau Kolonbiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |