Edukira joan

Casa Olano

Koordenatuak: 41°23′35″N 2°09′53″E / 41.39292°N 2.16476°E / 41.39292; 2.16476
Wikipedia, Entziklopedia askea
Casa Olano
Kokapena
Estatu burujabeSpain
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Bartzelonako barrutiaEixample
Administrative quarter in BarcelonaDreta de l'Eixample
Koordenatuak41°23′35″N 2°09′53″E / 41.39292°N 2.16476°E / 41.39292; 2.16476
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1882
JabeaJosé Antonio de Olano e Iriondo (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaTiberi Sabater (en) Itzuli
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPasseig de Gràcia, 60

Casa Olano (katalanez, Olano Etxea, eta baita Casa Elcano - Elkano Etxea izenez ere ezaguna), Bartzelonako Eixampleko Gracia pasealekuko 60. zenbakian dagoen eraikina da, interes lokaleko ondasun kultural gisa katalogatua.

1882an Tiberi Sabater arkitektoak proiektatu zuen José Antonio Olano Iriondo Bilboko ontzi-jabearentzat. Haren semeak ere, José Enrique Olano Loyzaga Figolseko kondea izango zenak, bere etxea hau izan zuen.[1]

Espainiako Gerra Zibilaren kontestuan, lehen Eusko Jaurlaritza eratu ondoren 1936ko urrian, Jaurlaritzaren Kataluniako egoitza etxe honetan ezarri zen. 1937ko ekainean, Jaurlaritzaren erbesteko lehen egoitza izan zen hau. Jose Antonio Agirre lehendakaria bertan egon zen 1939ko otsailera arte, non Agirrek eta Lluís Companys Generalitateko presidenteak ebakuatu egin zuten Bartzelona, eta Frantziarako muga elkarrekin gurutzatu zuten. [2] Jaurlaritzaren erbesteko hurrengo egoitza Parisen egon zen Marceau etorbideko 11.ean.

Gracia pasealekuan inskripzioa dago Jaurlaritzaren egoitza izan zela gogoratzen duena.

Beheko solairua eta beste lau solairu ditu. Estalitako patio baten inguruan antolatzen da, eta eskilara komunitario bakarra du. Etxean diren pisuak oso zabalak dira eta argiztapen handia dute, bai fatxada nagusitik, bai atzeko fatxadatik, bai patiotik. Fatxadak sei irekidurako konposizioa du. Teilatua laua da eta azotea du.

Fatxadan nabarmenak dira balkoietako balaustrada konplexuak eta tribuna, balkoi eta erlaitzen azpian apaindutako harburuak. Francesc Font Ponsek egindako Elkano nabigatzailearen estatua nabarmentzen da, solairu nagusiko hnitxo baten barruan.[3] Lehen jabeak euskal ontzigintzarekin zuen loturagatik egindako eskaera izan zen, eta harrezkero eraikinari izen alternatiboa ere eman dio.

Jaurlaritzaren egoitzaren oroigarria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Casa Olano» artikulutik itzulia izan da, 2024-11-12 data duen 34232837 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-11-12 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «José Antonio de Olano i Iriondo. Passeig de Gràcia s/n. Sol·licitar permís per reformar habitatge» Q127 Eixample 1380/1882 (AMCB).
  2. (Gaztelaniaz) «Elcano, Estefanía de Mónaco y el Gobierno vasco en el exilio» La Vanguardia 2016-07-22 (Noiz kontsultatua: 2025-02-10).
  3. (Katalanez) «Casa Olano (Edifici Elcano) - Barcelona | Passeig de Gràcia - Pobles de Catalunya» www.poblesdecatalunya.cat (Noiz kontsultatua: 2025-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]