Edukira joan

Casablancako Hassan II.a Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Casablancako Hassan II.a Unibertsitatea
Datuak
Motaikerketa-unibertsitate publikoa eta Moroccan public institution (en) Itzuli
HerrialdeaMaroko
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1975
webgune ofiziala
Facebook: i.UH2C Twitter: Universiteh2c Instagram: hassan2university Youtube: UCgNkCjyhrQJKB9fVUTdMapw Edit the value on Wikidata

Casablancako Hassan II.a Unibertsitatea (arabieraz: جامعة الحسن الثاني بالدارالبیضاء‎, amazigeraz: ⵜⴰⵎⴰⵜⴰⵔⵜ ⵏ ⵜⴰⵙⴷⴰⵡⵉⵜ ⵏ ⵃⴰⵙⴰⵏ ⵡⵉⵙⵙ ⵙⵉⵏTasdawit Elḥsen wiss sin n Kaẓtiene; frantsesez: Université Hassan II de Casablanca) Marokoko hiriburu ekonomikoan dagoen unibertsitate publikoa da. 2014ko irailean inauguratu zuten, Mohammediako Hassan II.a Unibertsitateak eta Casablancako Unibertsitateak bat egin ondoren.[1] Bere 6 campusekin, Casablancan eta Mohammedian dituen 18 eraikinekin, herrialde osoko unibertsitaterik handiena da. U.S. News & World Report erakundeak sailkatuta dago, unibertsitate arabiarren 2016ko eskualde-sailkapeneko 30. postuan.[2] Casablancako Hassan II.a Unibertsitateak titulu mota ugari eskaintzen ditu ia diziplina eremu guztietan. 117.000 ikasle baino gehiago ditu, 2160 irakasle eta 1.200 langileko administrari eta teknikariak. Unibertsitateak bere egitura zientifikoen bidez (123 laborategi, 10 ikerketa-zentro, 2 ikerketa-plataforma eta behatoki bat) bermatzen du bere ikusgarritasuna estatuan eta nazioartean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]