Casamance

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:30, 19 apirila 2015
Jump to navigation Jump to search
Casamanceko mapa

Casamance Senegalgo hego-mendebaldeko eskualde historiko eta naturala da, Casamance ibaiak zeharkatzen duena. Iparraldean Ganbiarekin du muga eta hegoaldean Ginea-Bissaurekin. Administratiboki hiru eskualdetan dago zatiturik: Ziguinchor - Basse Casamance - , Sédhiou - Moyenne Casamance - eta Kolda - Haute Casamance -. Hiri handiena Ziguinchor da.

Diola etnia da nagusi bertan, fetitxearen kultura bizi duen herria. 1982. urtetik gatazka armatua egon da Cassamancen, independentzia eta nortasun propioarekiko errespetua aldarri, eta orain hiru bat urte su-etena indarrean jarri eta negoziazio prozesua abiatu zuten.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Casamance Aldatu lotura Wikidatan