Edukira joan

Casatiello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Casatiello
Easter bread (en) Itzuli
Materialakyeast dough (en) Itzuli
gazta
Historia
Jatorrizko herrialdeaNapoliko Erresuma
Sorrera-dataXVII. mendea

Casatiello Aste Santuan egin eta zerbitzatu ohi den Napoliko sukaldaritzako opil gazi oso tradizionala da. Errezeta desberdina da familia batetik bestera, baina bat dator forma toroidalean, arrautza gogorren bidez egindako kanpo-dekorazio batekin.

Orea normalean gari-irinarekin eta legamiaz egiten da, zabaldu eta piperra, txerri-gantza, salami eta beste hestebete batzuk gehitzen zaizkio, pecorino bezalako gaztak (ardi-esnetik ateratakoa), koroa itxuran jarritako arrautza egosiak eta oskoletan gurutzatutako ore-zerrendekin finkatuak.

Casatielloa Aste Santuko sinbolismoz betetako platera da: ore-zerrenda gurutzatuek Gurutze Santua irudikatzen dute, eta eraztun formak, berriz, Jesusen berpizkundearen izaera ziklikoa adierazten du. [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «La vera ricetta del casatiello napoletano» vanityfair.it 14 de abril de 2017.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]