Casimiro Biguá

Wikipedia, Entziklopedia askea
Casimiro Biguá

Bizitza
JaiotzaCarmen de Patagones, 1820
Herrialdea Argentina
HeriotzaSan Gregorio, 1874 (53/54 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Graduateniente koronel

Casimiro Fourmantin, Casimiro Biguá ezizenez ezaguna (Carmen de Patagones inguruetan, 1819 - Toldería Bahia San Gregorio, 1874), aonikenk herriko kazike nagusi bat izan zen (edo mapudungunez tehueltxe herrikoa) 1840tik 1874 arte, María la Grande kazikeren ondoren. Bere lurraldea Magallaes itsasartetik Negro ibairaino hartzen zuen, bere bizilekua San Gregorioko badiako tolderia zelarik, itsasarte honen iparraldeko ertzean zegoena.

1864an, Luis Piedrabuena marinelaren bitartez, garai hartan Argentinako presidentea zen Bartolome Mitrek San Gregorioko kazike nagusi izendatu zuen. 1865eko uztailaren 5ean, Argentinako subiranotasuna onartu zuen, eta, hurrengo urtean, Biguá Argentinako Armadako teniente koronel izendatu zuten Buenos Airesen, Mitreren aginduz.

1869ko azaroaren 3an, Genoa haraneko tolderia batean, gaur egungo José de San Martín herritik gertu, Chubuteko probintzian, Casimiro Biguá eta klan ezberdinetako bost kazikek Argentinako Bandera altxatu zuten. Toki hori 1998an monumentu historiko nazional izendatu zuten, eta bertan estatua oroigarri bat dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]