Cassandra Cass

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cassandra Cass
Bizitza
JaiotzaDes Moines, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm1770808 Edit the value on Wikidata

Cassandra Cass (Des Moines, Iowa, Ameriketako Estatu Batuak, 1978a) estatubatuar emakumezko aktore eta telerrealitate-izar transgeneroa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Des Moinesen jaio zen. Aita futbol amerikarreko entrenatzailea du; ama, aldiz, etxekoandrea zuen. Gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat dauka umetatik.

Cassandrak apurka-apurka egin zuen emakumerako trantsizioa. Hasieran emakumezko jantziak soinean eramaten hasi zen. Gero, hormona-terapiarekin hasi zen eta zenbait ebakuntza plastiko egin zizkioten. Azkenik, San Frantziskora bizitzera joan zen. Bertan, sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2012 What's the T? Bere burua
2006 Trantasia Bere burua

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2009 Tenderloin Cassandra

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2016 Strut Bere burua: modeloa
2010 Wild Things Bere burua 8 ataletan
2004 CSI: Crime Scene Investigation Pink Atal batean