Cassida viridis
| Cassida viridis | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Hexapoda |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Chrysomelidae |
| Leinua | Cassidini |
| Generoa | Cassida |
| Espeziea | Cassida viridis Linnaeus, 1758 |
Cassida viridis Chrysomelidae familiako kakalardoa da. Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean hedaturik dago. Euskal Herrian ere aurkitzen da.[1]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok deskribatu zuen 1758. urtean eta Cassida viridis izena eman zion. Latinezko viridis hitzak "berdea" esan nahi du.[2]
Hainbat sinonimo ditu:[2]
- Cassida cardui - De Geer, 1775 Mem. Ins. V: 174.
- Cassida flaviceps - Marseul, 1876 Abeille XV: 35.
- Cassida equestris - Fabricius, 1787 Mant. Ins. I: 620.
- Cassida nigriceps - Fairmaire, 1851 Rev. Zool. III: 528.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kakalardo txikia da. 7,5 eta 10 mm artean neurtzen ditu eta ia zirkularra da[3]. Gainaldea kolore berde bizikoak ditu eta sabelaldea beltza. Hankak eta antenak laburrak dira kakalardoari itxura trinkoa emanez. Antena marroiak ditu.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelai zabaletan eta ibai ertzetan dauden landaretako hostoetan aurkitzen da. Menda landare espezie ugari atsegin ditu (Mentha aquatica, Mentha arvensis, Mentha longifolia, Mentha rotundifolia, Mentha suaveolens, Mentha verticillata...) bai eta Lamiaceae familiako espezie ugari ere (Galeopsis grandiflora, Galeopsis speciosa, Galeopsis tetrahit, Galeopsis pubescens, Melissa officinalis, Salvia glutinosa, Salvia officinalis, Salvia pratensis, Stachys palustris, Stachys recta, Stachys sylvatica...).
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apirila eta maiatza artean ikusten dira helduak. Arrautzak multzo txikitan hostoen azpian jartzen dituzte eta jariakin batez estaltzen dituzte. Hilabetera beldarra jaiotzen da eta hostoen azpialdeaz elikatzen hasten da. Beldarrak arantzaz josita daude. Harrapariengandik babesteko gorotzez osaturiko masa bat aterkin gisa eramaten dute.[4]
3 estadio pasa ondoren pupa eratzen dute hostoetan. 6-15 egunetara helduak jaiotzen dira eta udazkenean elikatu ostean neguan hibernatu egiten dute.[4]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Cassida viridis hosto baten ertzean.
-
Cassida viridis bikotea.
-
Kakalardoaren azpialde beltza.
-
Beldarra gorotza aldean daramala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- ↑ a b «Crisomélidos Ibéricos» crisomelidosibericos.com (kontsulta data: 2025-06-16).
- ↑ «Cassida viridis | NatureSpot» www.naturespot.org (kontsulta data: 2025-06-16).
- ↑ a b «Cassida viridis - Green Tortoise Beetle - arthropodafotos.de» arthropodafotos.de (kontsulta data: 2025-06-16).