Edukira joan

Castel dell'Ovo

Koordenatuak: 40°49′42″N 14°14′52″E / 40.828315°N 14.247656°E / 40.828315; 14.247656
Wikipedia, Entziklopedia askea
Castel dell'Ovo
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Campania
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Naples
HiriaNapoli
Koordenatuak40°49′42″N 14°14′52″E / 40.828315°N 14.247656°E / 40.828315; 14.247656
Map
Arkitektura
EstiloaNormandiar arkitektura
Ondarea
Kontaktua
HelbideaVia Eldorado, 3

Castel dell'Ovo (euskaraz: «Arrautzaren gaztelua») Napoliko gaztelurik antzinakoenetako bat da, eta Golkoko ikuspegi ederraren zati ere bada. Bere izena, Napoliko elezaharraren arabera, Virgiliok, han, gazteluaren barnean, arrautza bat bertikalean gorde zuelako du, eta, eroriz gero, gotorlekua suntsitua izango zen eta hiriak katastrofe izugarriak jasango zituen. Bere egungo forman, 1128an eraikia izan zen, Napoli sortu zen uhartetxoan (Megaride) erregeen eta erresumako altxorraren egoitza bezala.

Napoli antzinako erromatarrek konkistatu zutenean, Castel dell'Ovo, gotortua eta kartzela bezala erabilia izan zen. Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadorea izan zen Romulo Augustulo, bertan giltzaperatu zuen Odoakrok. Geroago, normandiar eta aragoiarrek, bakoitzak bere garaian hiria okupatu zutenean, gaztelua birmoldatu zuten.

Gaur egun, publikoa bertan sartzea baimentzen da. Gotorlekuaren handitasunak kanoidun terraza eta gazteluaren oinean dagoen hain bereizgarria den itsas villa ikus daitezke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]