Castro Urdiales-Traslaviña burdinbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Castro Urdiales-Traslaviña burdinbidea Santander eta Bilbo lotzen zituen burdinbidearen adar bat zen. Adar hau, Traslaviñan, Artzentales udalerriaren (Bizkaia) barnean hasi eta 22 km egin ondoren Castro Urdialesen (Kantabria) bukatzen zen. Eraikuntza lanak 1895 eta 1899 artean egin ziren eta tartea 1966ko urtarrilaren 15ean itxi zen. Orografia malkartsua dela eta, 16 zubi eta 13 tunel zituen linea honek, 3.248 m-tako luzera gehitzen zutenak, Muñecaseko tunel luzea delarik aipagarriena, bere 1,6 km-tako luzerarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1892an, Castro Urdiales-Alen linea minerala eramateko bakarrik eraiki ondoren, Traslaviñarako linea jaio zen, bi helbururekin: Alde batetik, Somorrostro, Galdames eta Castro Urdialesko arroan burdin mearen garraioa, Sopuerta eta Otañesko (Castro Urdialesko auzoa) burdin meategietatik Castroko kostako mea kargatzeko guneekin lotuz. Eta bestetik, Castro Urdiales eta Bilbo arteko bidaiarien mugikortasuna hobetzea zuen helburu, Bilbao-Concordia geltokira heltzen baitzen tren zuzena.

Linearen buru moduan, 1899 eta 1902 artean Castro Urdialesko tren geltokia eraiki zen, herriko Eladio Laredo egin diseinatu zuelarik eraikina. Lau solairu zituen, Daniel Zuloagak apaindu zituenak. Linea itxi ondoren, 1974ean eraitsi zuten.

Burdinbidearen ustiapena gero eta hondatzaileagoa zen, enpresa bultzatzaileak bere kudeaketari uko egin behar izan ziolarik 1921ean. Urtebete beranduago, estatuak hartu zuen linearen ardura, honek hilzorian jarraitu zuelarik bere itxierara arte, 1966an.

Zenbait urtean erabili gabe egon ondoren, trenbideak kendu ziren, gaur egun, ibilbidea izanik tunel, zubi eta geltokiekin batera trenaren lekuko bakarrak. 2006an Castro Urdialesko udalak linearen tarte baten konponketari ekin zion, 10,5 km-ko luzera zuena, Los Corrales geralekutik Herreros tunelera arte, bide berde modura ustiatzeko. Bide berde honek Mioño izena hartzen du, ondotik igarotzen den erreka dela-eta.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdinbide hau, Traslaviñako geltokitik irteten zen, Santander-Bilbo lotzen dituen linearen lotunean. Gero, Barbadun errekako haranetik jaisten zen Sopuertara. Ondoren, Muñecas-eko portua gurutzatzen zuen, 1,6 km-tako luzera zuen tunela erabiliz Otañesera helduz (jada Kantabriako lurretan). Azkenik, Otañesetik, Mioñon beste tunel bat zeharkatuz, Castro Urdialesera heltzen zen. Hauek dira burdinbideko elementurik nagusienak:

  • Burdin mea zamatzeko tokiak Castro Urdialeseko badian
  • Zubia
  • Bizkondearen tunela (125 m)
  • Castro Urdialeseko geltokia (desagerturik)
  • Otxaraneko tunelak
  • Brazomar errekaren gaineko zubia
  • Mioñoko geltokia
  • Los Corrales geralekua
  • Otañeseko geltokia
  • Herreros-eko geralekua
  • Muñecas-eko tunela
  • El Castaño-Olabarrieta
  • El Castaño-Labatuga
  • Olabarrietako geltokia
  • Traslaviñako geltokia