Edukira joan

Catalina Marsano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Catalina Marsano
Bizitza
JaiotzaTrujillo, 1996 (28/29 urte)
Herrialdea Peru
Hezkuntza
HeziketaAntenor Orrego Unibertsitate Pribatua : medikuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa

Instagram: catacc23 TikTok: catacc23 Edit the value on Wikidata

Catalina Marsano (Trujillo, Peru, 1996) perutar emakumezko edertasun modelo transgeneroa da. 2024ko Miss International Queen edertasun-tituluduna izan zen, titulu hori irabazi zuen lehen perutar emakumea izanik.[1]

Trujillon jaioa, Medikuntzan lizentziatu zen Antenor Orrego Unibertsitate Pribatuan. Ikasketak amaitu ondoren Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bizitzera.[2] 2024ko maiatzaren 20an Miss Queen Peru edertasun-lehiaketa irabazi zuen. 2024ko abuztuaren 24an Miss International Queen 2024 emakume transgeneroentzako nazioarteko edertasun lehiaketa irabazi zuen, 23 lehiakideren artean, erreginaren koroa aurreko urtean irabazi zuen Solange Dekkerrengandik jasoz.[1] Koroa jaso ondorengo hitzaldia Peruko estatuari zuzendu zion, zeinean Peruko Osasun Ministerioak pertsona transgeneroak buruko gaixotzat hartu izana gaitzetsi zuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]