Cataplana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cataplana irekia.
Cataplana ixtear.

Cataplana Portugalgo sukaldaritzako tresna bat da, Algarbe eskualdean erabilia batik bat, jakiak lurrunetan prestatzeko ontzi mota bat. Metonimiaz terminoa bera erabiltzen da ontzi honetan prestatzen diren platerak izendatzeko, adibidez, txirlen cataplana.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lapiko eta zartagin baten arteko erdibidean dagoen tresna da, bi zati ahur ia berdinak dituena, bata bestearen gainean ixten dena gontz bati esker, eta sarritan bi alboko itxitura izaten ditu.

Jatorriz, cataplanak kobrez edo letoiz eginak zeuden. Gaur egun aluminiozkoak izaten dira, eta, askotan, kobrezko estaldura izaten dute, itxura berezia emateko. Hainbat tamainatako cataplanak daude, prestatu nahi den janari-kopuruaren arabera, eta, horrez gain, altzairuz eta elektrizitatez dabiltzan cataplanak ere badaude, zerbitzu bera egiten dutenak baina formatuari dagokionez tradiziotik aldentzen direnak.

Normalean, elikagaiak (batez ere itsaskiak eta arrainak, baina baita txerrikia tipularekin, espeziekin, patatekin eta barazkiekin) gordinik jartzen dira cataplanaren barruan, eta lurrunetan egosten uzten dira, su motelean itxita.

Cataplanak tajin arabiarrean du jatorria, lurrunetan kozinatzeko ontzia, eta filosofia berari jarraitzen dio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Cataplana» artikulutik itzulia izan da, 2021-11-30 data duen 138149452 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-11-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Lima, Augusto. (22 de junio de 2007). A Cataplana. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]