Edukira joan

Catherine Connolly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Catherine Connolly

(2025)

10. Irlandako Presidente

2025eko azaroaren 11 -
Michael D. Higgins

Teachta Dála

2024ko azaroaren 29a - 2025eko urriaren 25a
Barrutia: Galway Mendebaldea
Hautetsia: 2024 Irish general election (en) Itzuli
Leas-Cheann Comhairle (en) Itzuli

2020ko uztailaren 23a - 2025eko otsailaren 19a
Pat the Cope Gallagher (en) Itzuli - John J. McGuinness (en) Itzuli

Teachta Dála

2020ko otsailaren 8a - 2024ko azaroaren 8a
Barrutia: Galway Mendebaldea
Hautetsia: 2020ko Irlandako Errepublikako Hauteskunde Orokorrak

Teachta Dála

2016ko martxoaren 10a - 2020ko urtarrilaren 14a
Barrutia: Galway Mendebaldea
Hautetsia: 2016ko Irlandako hauteskunde orokorrak
Mayor of Galway (en) Itzuli

2004ko ekainaren 8a - 2005eko ekainaren 10a
Terry O'Flaherty (en) Itzuli - Brian Walsh (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGalway1957ko uztailaren 12a (68 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaIrlandako Unibertsitate Nazionala
Leedsko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Irlandako gaelera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, psikologo klinikoa eta barristerra
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Alderdi Laborista
hautagai independente

Twitter: catherinegalway Edit the value on Wikidata

Catherine Martina Ann Connolly (Galway, 1957ko uztailaren 12a) irlandar politikaria, psikologoa eta abokatua da. Irlandako presidentea da 2025eko azaroarenn 11z geroztik.

Connollyk Alderdi Laboristako kide gisa hasi zuen bere ibilbide politikoa, eta, ondorioz, Galway hiriko zinegotzi hautatu zuten 1999an, eta Galwayko alkate 2004tik 2005era. 2007an utzi zuen alderdia, hautagaien aukeraketari buruzko eztabaida baten ondorioz. Dáil-eko (Behe Ganberako) diputatu hautatu zuten 2016an.

Ideologikoki ezkerrekoa da. 2015eko genero berdinekoen ezkontzari buruzko erreferenduma babestu zuen, eta baita abortoaren aldekoa ere. Irlandaren neutraltasunaren defendatzailea da.

Connolly irlandera hiztuna da eta psikologo kliniko eta abokatu gisa lan egin du.

Lehen urteak eta heziketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connolly Shantalla auzoan hazi zen, Galway hirian. 14 anai-arreba ziren (zazpi mutiko eta zazpi neskato). Aita zurgina eta ontzigilea zen, eta Galwayko belaontziak egiten zituen. Ama bederatzi urte zituela hil zitzaion, 43 urte zituela, asmarekin zerikusia zuten arazoek jota. Familia Galway-ko lehenengotariko etxebizitza sozialetan hazi zen. 1970eko hamarkadan Connollyk Shantallan tenis-pistak eraikitzeko kanpaina zuzendu zuen.[1][2][3][4][3][4][3][5]

Connollyk psikologia klinikoan masterra lortu zuen Leedseko Unibertsitatean 1981ean. Ondoren, Galwayko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu zen 1989an. Gero King's Inns-en ikasi eta abokatu titulua eskuratu zuen, 1991n.[6]

Galwayko politikaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connollyk Alderdi Laboristarekin bat egin zuen 1997ko hauteskunde orokorren ostean.[5]

1999ko hauteskunde korporatiboetan Alderdi Laboristak Galway Hiriko Kontseilurako hautatu zuen hiriaren mendebaldeko eremuan. 2004ko kontseiluko hauteskundeetarako Connolly hiriko hegoaldeko hauteskunde-eremura aldatu zen, bere ahizpa, Colette, hiriaren mendebaldeko eremuko hauteskundeetara aurkez zedin; biak aukeratu zituzten. Urte horretan bertan, Galwayko alkate izendatu zuten, eta, ondorioz, Alderdi Laboristak boterea banatzeko akordioa lortu zuen Fine Gaelekin eta zinegotzi independenteekin.[7][8][9][5][10]

Hauteskundeei buruzko barne eztabaida batzuen ondoren, Alderdi Laborista utzi eta 2007ko hauteskunde orokorretara hautagai independente gisa aurkeztu zen, 2000 boto pasatxo lortuz.[11][12][13][14][15]

Politika nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connolly 2011ko hauteskunde orokorretara aurkeztu zen berriro, Galway mendebaldean, eta azken eserlekua galdu zuen Fine Gael alderdiko Seán Kyneren aurrean, 17 botoren aldearekin.[16][17][18]

2016ko hauteskunde orokorretan lortu zuen hautatua izatea Dáilerako, Galway West barrutian.[19][20][21] 32. Dáil-a lehen aldiz bildu zenean, Richard Boyd Barrett-en alde bozkatu zuen gobernu buru izateko.[22][23]

2020ko hauteskunde orokorretan parte hartu zuen eta berriro hautatu zuten.[24]

Behe ganberako (Dáil Éireann) bozeramaile (Ceann Comhairle) aukeratu zuten 2020ko uztailaren 23an, kargua bete zuen lehen emakumea bihurtuz.[25]

2025eko Presidentetzarako kanpaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connollyk uztailaren 11n baieztatu zuen Irlandako presidentetzarako hautagai gisa aurkeztuko zela. Connollyk nabarmendu zuen jende arruntari ahotsa eman behar zaiola eta Irlanda Batua, klima aldaketa, etxebizitza falta eta indarkeriaren normalizazioa bezalako gaiei heldu behar zaiela. Hainbat babes lortu zituen: Sinn Féin alderdia, sozialdemokratak, Alderdi Laborista, Alderdi Berdea, Herria Irabazien Aurretik alderdia, %100 Redress eta beste hainbat independiente.[26][27][28][29][30]

2025eko urriaren 24an Irlandako presidente aukeratu zuten.[31] eta 2025eko azaroaren 11n karguaz jabetu zen.

Ikuspuntu politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Connolly ezkerreko independentea da hedabideetan. 2025eko maiatzean The Phoenix aldizkariak "ibilbide luzeko sozialista" gisa deskribatu zuen. Alderdi Laboristaren garaian "ezkertiar" eta "errepublikano irlandar" gisa hartua izan omen zen, nahiz eta Connollyk 2025eko irailean argitu zuen ez zuela inoiz IRAren alde egin eta bere ustez "indarkeria ez zen inoiz justifikatuta egon" aldi horretan. Connollyk bere burua bakezaletzat jotzen du.[32][33][34][35][4][36][36]

Nazioarteko gaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025ean Politico aldizkariak zehaztu zuen Connollyren kanpo-politikari buruzko iritziak neutraltasunaren aldekoak direla, NATOren aurkakoak, eta Israeli kritikak egin dizkiola. Herri palestinarrarekiko elkartasunerako deia ere egin du. 2025eko apirilean Connollyk genozidioa gelditzeko deia egin zuen parlamentuan. Urte bereko uztailean, berriz, Israeli estatu genozida deitu zion.

Galwayko alkate zen bitartean, 2004tik 2005era, Connollyk Irakeko gerraren aurkako iritzia eman zuen. 2017an Siriari ezarritako zigorren aurka egin zuen, argudiatuz zigor horiek helburu zehatzik ez zutela eta siriarren egoera okertu besterik ez zutela egiten.[34][37][38][33][39][40][41]

Ukrainako inbasio errusiarraren aurrean, Connollyk Errusia gaitzetsi zuen, baina baita NATO ere. Inbasioa "legez kanpokoa eta onartezina" zela esan zuen, eta Errusiak "eraso ikaragarriari" amaiera eman behar ziola berehala. Era berean, NATO kritikatu zuen Errusiaren mugetara zabaltzegatik. Ukrainako herriarekin etengabeko elkartasunerako deia egin izan du.[37][42][37][38][37][37]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claddagh-en bizi da, Galway hirian, 1988tik. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Psikologo kliniko gisa lan egin du Ballinasloeko eta Connemarako Mendebaldeko Osasun Batzordean, Galway konderrian, eta abokatu gisa ere bai. Irlandera hitz egiten du, eta hizkuntza horri buruzko unibertsitate-diploma bat dauka. Alemanez ere hitz egiten du, Alemanian psikologia ikasi baitzuen. Katoliko bezala hazia izan zen, baina bere burua erlijio gabekotzat dauka.[43][44][4][45][3][4][46]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Catherine Connolly to run in Galway West. 16 November 2010.
  2. O'Cearbhaill, Muiris. (16 Jul 2025). Galway independent TD Catherine Connolly confirms she has 20 nominations to run for the Áras. .
  3. a b c d Regan, Mary. (17 August 2025). From Gemma O'Doherty to Syria, Catherine Connolly isn't fond of hard questions - and she doesn't like some of. .
  4. a b c d e O'Toole, Jason. (21 September 2025). «Catherine Connolly: "It takes nearly a lifetime to understand, actually, the importance of a mother and the consequences of losing her"» Hotpress.
  5. a b c Hamilton, Andrew. (28 September 2025). 'He wasn't generous towards her:' Catherine Connolly and Michael D Higgins's fraught history. .
  6. Gash, Juliette. (25 September 2025). Connolly presidency promises 'compassionate diplomacy'. .
  7. McDonald, Brian. (9 June 2004). Coalition parties to rule roost on city council. , T18 or..
  8. «Catherine Connolly» ElectionsIreland.org.
  9. «ElectionsIreland.org: 2004 Local - Galway City No 2 (West Ward) First Preference Votes» electionsireland.org.
  10. Bradley, Dara. (1 February 2019). Labour settling old scores over Suu Kyi. .
  11. Beesley, Arthur. (28 September 2004). Dana's nomination hopes recede. .
  12. Siggins, Lorna. (10 March 2006). Labour asked to rethink one-candidate strategy. .
  13. O'Farrell, Michael. (7 March 2006). «Row brews in Labour over west coast seat» Irish Examiner.
  14. McDonald, Brian. (14 January 2011). War of the roses in City of Tribes. , T16 or..
  15. Siggins, Lorna. (3 February 2011). FF vulnerable while Labour exposed as Higgins bows out. .|quote=The real threat to Nolan will come from dissident Labourites, principally councillor and barrister Catherine Connolly, who resigned in protest in 2006 when she was denied her wish to run alongside Higgins. Connolly subsequently came 9th, polled 2,006 votes in 2007.
  16. «Galway West» Election 2011 (RTÉ).
  17. Connolly granted full recount in Galway West. RTÉ 1 March 2011.
  18. Lorna Siggins. (2 March 2011). FG's Kyne wins final seat in Galway. .
  19. «Catherine Connolly» Oireachtas Members Database.
  20. Andrews, Kernan. (25 May 2014). «'I don't set out to court favour - I'm a straight talker'» Galway Advertiser.
  21. Sanz, Catherine. (13 August 2016). «Returning councillor can keep severance pay» www.thetimes.com.
  22. «Nomination of Taoiseach: 10 Mar 2016» Dáil debates (KildareStreet.com).
  23. Galway TD slams Minister Alan Kelly's arrogance over housing crisis. 5 April 2016.
  24. General Election Results 2020 for Galway West. .
  25. Thomas, Cónal. (23 July 2020). Independent TD Catherine Connolly elected Leas Cheann Comhairle in shock defeat for Government. TheJournal.ie.
  26. McQuinn, Cormac. (11 July 2025). Catherine Connolly announces plans to launch presidential election bid next week. .
  27. Manning, Harry. (16 July 2025). Connolly launches Áras bid, hopes to 'empower people to find their voice'. .
  28. McQuinn, Cormac. (16 July 2025). Catherine Connolly launches presidential bid saying she wants to 'empower people to find their own voices'. .
  29. MacRedmond, David. (20 September 2025). Sinn Féin is officially backing Catherine Connolly in the race for the Áras. .
  30. Catherine Connolly formally launches presidential bid. 16 July 2025.
  31. Olano, Maddi Iztueta. (2025-10-25). «Catherine Connolly ezkertiarrak irabazi ditu Irlandako presidentetzarako bozak» Berria (kontsulta data: 2025-10-25).
  32. Ní Aodha, Gráinne. (16 July 2025). «Catherine Connolly says she will seek to become Ireland's next president: 'I was taken aback by the support I received'» Irish Independent.
  33. a b McQuinn, Cormac. (11 July 2025). Who is Catherine Connolly? The outspoken left-wing campaigner running for president. .
  34. a b Pogatchnik, Shawn. (16 July 2025). Brussels veteran and left-wing Israel critic launch bids for Irish presidency. .
  35. Forty Shades of Spleen. 6 February 2011 Txantiloi:ProQuest.Page Modulu:Citation/CS1/styles.css has no content.
  36. a b McQuinn, Cormac. (23 September 2025). Connolly says IRA's violence 'never justified'. .
  37. a b c d e Presidential election: What Catherine Connolly says on Ukraine, the EU and Syria. 16 August 2025.
  38. a b Gataveckaite, Gabija. (20 July 2025). How Catherine Connolly's record on Syria, Gemma O'Doherty and Nato may scupper the 'progressive left's only hope' for the Áras. .
  39. McDonald, Brian. (26 June 2004). Thousands form front line of opposition. , E9 or..
  40. «Situation in Syria: Motion [Private Members»] Dáil Debates (Houses of the Oireachtas) 962 (6) 5 December 2017.
  41. Raymond, Shane. (17 July 2025). FactFind: What do we know about Catherine Connolly's visit to Syria in 2018?. .
  42. Molony, Senan. United Ireland coming 'very soon', says Catherine Connolly as she launches Presidency campaign with bid to woo Sinn Féin. .
  43. «Visit of New Zealand Delegation: 18 Jun 2025: Seanad debates (KildareStreet.com)» www.kildarestreet.com.
  44. Fanneran, Vinny. (29 September 2025). «Catherine Connolly life with 33-year husband Brian and well known sister» Galway Beo.
  45. Galway can lead the State in voting for change this month. 11 February 2016.
  46. «GalwayNews - Photo Sales» photos.galwaynews.ie.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]