Catherine Gavin
Catherine Gavin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aberdeen, 1907 |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | 1999ko abenduaren 27a (91/92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Aberdeengo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, historialaria, gerra-berriemailea eta eleberrigilea |
Enplegatzailea(k) | Aberdeengo Unibertsitatea Glasgowko Unibertsitatea |
Catherine Irvine Gavin (1907ko maiatzaren 13a - 1999ko abenduaren 27a) eskoziar historialari akademikoa, gerra berriemailea eta eleberrigile historikoa izan zen.[1]
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gavin Aberdeen-en jaio zen 1907an, eta historia eta ingelesa ikasi zituen Aberdeen-go Unibertsitatean, lehen mailako ohoreekin graduatuz.[1] Doktore-lana 1931n osotu zuen, Louis Philippe Frantziakoari buruzko doktore-tesia eginda; tesia 1933an argitaratu zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gavinek Aberdeen-en eta Glasgow-ko Unibertsitatean historia irakasle karguak izan zituen.[1]1930eko hamarkadan Parlamenturako bi hauteskundetan hautagai unionista gisa porrot egin zuen.[1]
Bigarren Mundu Gerran, Frantzian eta Herbehereetan lan egin zuen Kemsley egunkarientzat.[1]Edward VII.aren biografia bat ere idatzi zuen, 1941ean argitaratua. Ekialde Hurbilean eta Etiopian korrespontsala izan zen gerra ostean, Daily Express egunkarirako. Ezkondu ondoren, urte batzuk egin zituen Time aldizkariaren New Yorkeko plantillan. 1955ean Liberated Francen [Frantzia Askatuan] izan zituen gerra garaiko esperientziei buruz idatzi zuen.
Gavin-en literatur ekoizpen gehiena erromantze historikoaren generoan zegoen.[2] "Bere pertsonaiak hezur-haragizko pertsona erakargarriak dira, bere narrazio abenturazalea eta suspensez betea, eta bere historiaren erabilera trebea eta akatsgabea", jakinarazi zuen 1957an AEBetako kritiko batek.[3] Aberdeen-go Unibertsitateak ohorezko DLitt The Degree of Doctor of Letters [Letretako doktore-gradu] bat eman zion 1986an.[1] Hango Catherine Gavin aretoak bere omenez du izena.[1] Unibertsitateak 1940ko erretratu bat du, olioan, Elizabeth Mary Watt-ek egina.[4]
Gavin BBC Radio irratiko Desert Island Discs saioan agertu zen, naufrago gisa, 1978ko ekainaren 24an.[5]
Hautatutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gavin-en fikzio historikoko lanek honako izenburu hauek dituzte:
- Clyde Valley [Clyde arana](1938)
- The Hostile Shore [Itsasertz liskartsua] (1940)
- The Black Milestone [Mugarri beltza] (1941)[6]
- The Mountain of Light [Argiaren mendia] (1944)
- Madeleine (1957)
- The Cactus and the Crown [Kaktusa eta koroa] (1962)[7]
- The Fortress [Gotorlekua] (1964)
- The Moon Into Blood [Hilargia odoletan] (1966)
- The Devil in Harbour [Portuan deabrua] (1968)[2]
- The House of War [Gerraren etxea] (1970)
- Give me the daggers [Emaizkidazu dagak] (1972)[8]
- The Snow Mountain [Elurretako mendia](1973)
- Traitors' Gate [Traidoreen atea] (1976)
- None Dare Call It Treason [ Inor ez da ausartzen traizioa deitzera] (1978)
- How Sleep the Brave [Nola lo egiten duten ausartek] (1980)
- The Sunset Dream [Ilunabarreko ametsa] (1984)
- A Light Woman [Emakume arina] (1986)
- A Dawn of Splendour [Egunsenti distiratsu bat] (1989)
- The French Fortune [ Frantziako fortuna] (1991)
- One Candle Burning [ Kandela bat sutan](1996)
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1948an, Gavin, John Ashcraft publizitateko exekutibo estatubatuarrarekin ezkondu zen eta harekin Estatu Batuetara joan zen bizitzera.[1] 1998an alargundu zen, eta 1999an hil zen, 92 urterekin.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g h i Alexander, Flora. (1 April 2000). «Catherine Gavin» Herald Scotland.
- ↑ a b Gifford, Thomas. (1969-03-23). «When Novels Aren't Novel, They're Genre» Star Tribune: 99..
- ↑ Barkham, John. (1957-11-30). «Hazards Ride High» Tucson Citizen: 12..
- ↑ «BBC - Your Paintings - Catherine Gavin» Art UK.
- ↑ «Desert Island Discs - Castaway : Dr Catherine Gavin» BBC Online (BBC).
- ↑ Smith, Janet Adam. (19 July 1942). «The Literary Scene in Scotland» The New York Times: BR7..
- ↑ Alexander, Charles. (1962-03-03). «An Old Dream Dies, A New is Born» Albany Democrat-Herald: 6..
- ↑ Harvey, Catherine. (1972-10-22). «Catherine Gavin Novel Entertaining» Fort Worth Star-Telegram: 102..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Catherine Gavin: Fantastic Fiction-en.