Catupiry
| Catupiry | |
|---|---|
| Gazta-krema, processed cheese (en) | |
| Materialak | behi-esnea |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Brasil |
| Sorrera-data | 1911 |
Catupiry Brasilgo "requeijão" motako gaztarik ezagunena da. Minas Gerais estatuan sortu zen 1911n, Mario Silvestrini etorkin italiarrak garatuta. Izena tupi-guarani jatorrizko hitz batetik dator eta "bikaina" esan nahi du.
Catupiry Brasil eta Paraguaiko produkturik tradizionalenetako bat da. Etiketa eta bilgarri biribilak "amonaren sukaldea" gogorarazten du eta brasildarren arteko nostalgia sentimenduak ekartzen ditu gogora. 15 milioi katupiry kontsumitzaile daude Brasilen, eta berehala ezagutzen dituzte XX. mende hasierako diseinu grafikoa eta koloreak, dekorazio elementuak eta art déco mugimendua gogorarazten duen estiloa.
Catupiry gazta leuna da, eta ogi txigortu eta crackerren gainean igurtzi daiteke, edo sukaldean erabili. Garraztasun maila baxua dela eta, katupirya plater askoren funtsezko osagai bihurtu da. Pasta, arrain eta oilasko errezeta ugarik erabiltzen dute gazta hau Brasilen. Ao Catupiry (al catupiry) esamoldea asko erabiltzen da eta osagai garrantzitsua den otorduei dagokie, pizzaren osagaietan edo mokaduetan bezala, adibidez, coxinha, pastel eta xipen betegarrietan. Rio de Janeiro estatuan, catupirya maiz hartzen da guaiaba-patearekin konbinatutako postre gisa.
Paraguain, bertako gastronomian oso ohikoa den osagaia da. Pizzetan erabiltzen da batez ere, eta oilaskoarekin, haragiekin, enpanadetarako betegarri gisa, tarta gaziekin, ogietan igurtzita eta askotariko platerekin konbinatzen da. Paraguaiko industriako hainbat esne-markek ekoizten dute, eskaera handia dela eta.