Caudeteko Dama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caudeteko Dama.

Caudeteko Dama (gaztelaniaz: Dama de Caudete) arte iberiarreko harrian landuriko emakume soingain bat da. Alberto Benito Sánchezek aurkitu zuen dama oso egoera kaltetuan eta bi zatitan zatitua, alde batetik burua eta bestetik, gorputza. Burua Casica del Tío Alberto izeneko tokitik gertu aurkitu zen, 1945 inguruan, eta gorputzari dagokion zatia 200 metro uretan behera, Caudeteko hilerriko zubitik gertu. Albaceteko probintziako herri hartan bertan, Caudeteko oreina ere aurkitu zen.

Piezaren agerpenak, arte iberiarreko beste zenbait piezarekin batera, iberiar zibilizazioak Espainia Ekialdeko toki horretan oso presentzia handia izan zuela adierazten du.

Dama, gaur egun, Villenako Arkeologia Udal Museoan kontserbatzen da (Alacant), eta Elxeko Damarekin batera egon zen, azken hori Elxen egon zenean, Elxeko Historia eta Arkeologia Museoa ireki zenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]