Caudillismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Caudillismo[1] XIX. mendean Hispanoamerikan sortutako gertakari politiko eta soziala da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caudillismoa, caudillo hitzetik dator eta latinezko capitellum hitzetik eratorria izango zen. Honek buruzagia esan nahi du. Espainiar Hiztegiaren arabera, caudillismoa caudillaje sistema edo caudillo baten gobernua izango zen. Honi bi esanahi ematen zaizkio: lehenengoa, buruzagi bezala, gidaritza eta jendea gerrara bidaltzeaz arduratzen zena. Bigarrena, gremio edo komunitate bat zuzentzen zuena[2].

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean, konkistatzaileei caudillo deituko zitzaien. XIX. mende hasieran, gobernuko erregeordetzak caudillo terminoa erabiliko zuen altxatzen zirenen kontra. Horregatik, independentzia gerrako heroiak Santiago Liniers (1753-1810) Buenos Airesen, José Tomás Boves (1782-1814) Venezuelan, José Miguel Carrera (1785-1821) Txilen eta Vicente Guerrero (1783-1831) Mexikon, caudilloaren ezaugarri militarra nabarmentzea lortuko zuten. Beharrezkoa da caudillo terminoa zehaztea. Kazike eta diktadore hitzak ezin dira gaur egungo testuinguruan ulertu. Lehenengoa, arawak hizkuntzatik dator “kassequa”. Espainian erabili izan zen eragin handiko pertsonei erreferentzia egiteko. Aldiz, Amerikan, termino hau aplikatu zen erregio baten barruan gobernatzen zuenari izendatzeko. Testuinguru amerikarrean, diktadore hitzak erreferentzia egingo zion politikoki instituzionalizatutako caudillo mota bati. Izatez, lider nazional bat izango zen[3].

Interpretazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpi-atalburuko testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caudillismoaren hasieraren berri jakiteko, inportantea izango zen liderra aukeratzeko era gizarte bateko antolakuntza sozial eta kultura politikoa ezagutzeko. Fenomeno hau ulertzeko, hiru motatako interpretapenetan laburtu daiteke. Lehenik, Espainiar monarkiaren pentsaeran kokatzen zutenak. Bigarrenik, aldi kolonialean eta azkenik, independentzia gerretan.

Aldi kolonialaren barruan bi bereizketa gauzatu beharko genituzke: Iberiar herentzia eta herentzia koloniala. Chapmanen arabera, caudillismoaren jatorria espainiar immigranteen izaeran bilatu beharko zen. Honen arabera, konkistatzaileek lidergotzaren konnotazioa ezarriko zioten. Morseren arabera, Errege-erregina Katolikoak eramandako politikaren jatorrian bilatu beharko zen. Espainiar erresumaren nagusitasuna Mundu Berriarekiko bi faktoreengatik izango zen. Alde batetik, Elisabet erreginaren filosofia tomistan, batasun espirituala, politika etxetiarrean eta bestetik, Fernando erregearen politika praktiko eta filosofia makiavelikoan. Chapman eta Morse bat datoz caudillismoa Amerikako sistema politiko bezala, beranduago partidu politikoetan kontsolidatuko zela. Baieztapen honek, baztertu egingo zituen emandako aurrerapen politiko eta sozialak Amerikan errege-erregina Katolikoen amaieratik.[4]

Herentzia kolonialean, Beezleyk ikusi zuen nola caudilloen agerpena, koloniako erregeordetza desberdinen arteko dualitate politikoaren ondorio izan zela. Amerikar koloniak gobernaturik egongo ziren erregearen izenean eta erlijio kristauaren pean. Botere politiko, judizial, administratibo eta militarra erregeordeen esku geratuko zen. Autorearen arabera, erreforma borboitarrak erregionalismoa sortu zuen erregeordetzetan eta honek bultzatu zuen gizarte bakoitzaren antolaketa unitateko lokaletan. Independentzia gerren ondorioak, autoritate eza, ekonomi eta demografian beherakada eta lokalismoaren gorakadak aukera eman zuen tokian tokiko herriak batzeko eta unitate familiarretan antolatzeko. Honen harreman ekonomiko eta lokala, caudilloaren kontrolpean egongo zen, talde edo klan posizio bat emanez. Independentzia gerren produktuen inguruan, Lynchek caudillismoa definitzen du independentzia gerretan sortutako prozesu iraultzailearen produktu bezala. Honen arabera, caudillismoak ez du parte hartzen herentzia hispanikoan. Gizarte kolonialetan zeuden egitura ekonomiko eta sozialak apurketak pairatuko zituzten talde ekonomiko, arraza arteko eta erregio desberdinen artean. Hauek lider baten pean antolatuko ziren beraien interesak babestearren. Lynchen arabera, Amerikako historian, independentzia gerrak hastean, caudilloak tokian tokiko lider moduan agertuko ziren. Horietatik hiru nabarmenduko zituen XIX. Mendeko caudilloen barruan: Argentinako Juan Manuel de Rosas (1829-1852), Venezuelako José Antonio Páez (1830-1850) eta Mexikoko Antonio López de Santa Anna (1821-1855). Autorearen arabera, kaudillo baten arrakasta zetzan honek erregioan zuen lidergo, botere militarrean eta bertako elitearen arteko harreman politiko-ekonomikoan. Lynchen ustez hiru puntu dira aipagarrienak: oinarri ekonomikoa, proiektu politikoa eta babes soziala.

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Patroi-bezero harremana. Hasieran, caudillismoa ugazaba-bezero harreman desberdintasunean oinarritua egongo zen. Hau aldi kolonialean garatuko zen ogasun, plantazio eta estantzietan. Ugazabak ekoizpenaren zentroaren administrazioaz arduratuko zen eta bezeroei armak emango zizkien bere lurrak babesteko. Bezeroak ugazaben lurrak landu, obedientzia eta leialtasuna hitzematen zioten jabeari. Era honetan, caudilloak giza zein baliabide ekonomikoak izango zituen eskura, independentzia gerren ondorioz galduko zituena.
  2. Caudilloen ikuspegi politikoa. Lynchen arabera, caudilloek errepublikar kausa besarkatzen zuten zeren hauen ideia politikoak elite ekonomikoaren interesak babesten zituen. Domeinu ekonomikoaren kontserbazioa aditzera emango zen Argentinan merkataritza askearen bidez, Venezuelan merkataritza portuen esklusibitatearen bidez eta Mexikoren kasuan, Estatu Batuek hauen lurrak anexionatzeko erresistentzia. Autorearen arabera, caudilloa, elite politiko baten tresna izango zen eta aurkeztuko zituen proiektu politikoak hauen interesen arabera jorratuko zituen.
  3. Herriaren babesa. Oposizio politikoarentzat, caudilloa tirano bat zen eta elite honek zituen aberastasun ekonomikoen zaindari. Baita ere, soldaduen buruzagi eta herriaren heroia izango zen. Argi dago caudilloak zuen onarpena handia zela herriaren artean. Honen adibide izango zen Páez. Caraboboko gudua irabazita, venezuelar herriaren onarpena eskuratuz. Beste adibide bat Santa Anna caudillo mexikarra izango zen, herritarrak honen jarraitzaile sutsu bihurtuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. (Gaztelaniaz) «CAUDILLO» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  3. Castro, Pedro. (2007). «El caudillismo en América Latina, ayer y hoy» Política y Cultura (27) ISSN 0188-7742. (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  4. Tateiwa, R.. (1982). El caudillismo y sus interpretaciones: un análisis sobre un fenómeno común de la historia de América Latina en el siglo XIX. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]