Edukira joan

Cavalla (ibaia)

Koordenatuak: 7°35′17″N 8°30′03″W / 7.5881°N 8.5007°W / 7.5881; -8.5007
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cavalla ibaia» orritik birbideratua)
Cavalla (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibaia
Luzera515 km
Geografia
Map
Koordenatuak7°35′17″N 8°30′03″W / 7.5881°N 8.5007°W / 7.5881; -8.5007
Hidrografia
Arroaren azalera30.225 km²
Ur-emaria575 m³/s
IturburuaNimba mendia
Bokalea
()
Gineako golkoa

Cavalla, Cavally, Youbou edo Diougou mendebaldeko Afrikako ibaia da, Liberiako luzeena dena.[1] Gineako Nimba mendiaren iparraldean du iturburu. Boli Kostatik igarotzen da Zwedru hiriraino (Liberia), eta, ondoren, azken zatian, Liberiaren eta Boli Kostaren arteko muga osatzen du. Gineako golkoan itsasoratzen da, Liberiako Harper hiri txikitik hogeita bat kilometro ekialdera. Bere ibilbideak Liberia eta Boli Kostaren arteko nazioarteko mugaren bi herenak finkatzen ditu.[2]

Cavalla ibaiaren arro hidrografikoak 30.277 km² hartzen ditu, eta 399 kilometroko luzera du. Ibaiaren ibilgu osoaren luzera 861 kilometrokoa da. Cavallaren iturri nagusia 610 imgm-ra dago, eta gehieneko altuera 1740 imgm-koa da.[3] Hidronimoak XV. mendetik nabigatzaile portugaldarrek bokalean egiten zuten berdelaren (portugesez: cavala) arrantzan du jatorria. Nyaakeraino nabigagarria da, 80 kilometro ibaian gora.[2] Chiloglanis normani siluriformea endemikoa da bertan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bateman, Graham; Victoria Egan, Fiona Gold, and Philip Gardner. (2000). Encyclopedia of World Geography. New York: Barnes & Noble Books, 161 or. ISBN 1566192919..
  2. a b (Ingelesez) Cavalla River | river, Africa. in: Encyclopedia Britannica..
  3. (Ingelesez) Liberian Hydrological Services & Norwegian Water Resources and Energy Directorate. (2016). CAVALLA RIVER PRINCIPAL BASIN TABLES, FIGURES AND MAPS. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Liberia
Artikulu hau Liberiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.