Edukira joan

Cavaquinho

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cavaquinho
Deskribapena
Motanecked, flat-backed, plucked lute (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena321.322-5
Jotzaileacavaquinist (en) Itzuli

Cavaquinhoa Portugalen jatorria duen musika tresna bat da, kordofonoen taldekoa. Lau hari dituen gitarra txiki bat da[1] eta ukulelearen arbasoa dela esaten da.

Cavaquinhoa jotzen duen musikariari cavaquista esaten zaio.

Portugesez "cavaco" hitzak "hizketaldia" edo "elkarrizketa luzea" esan nahi du, izan ere cavaquinhoak musika portuges eta brasildarraren zati instrumantala betetzen baitu, erritmikoa eta jarraitua.[2] Cavaquinhoaren atzizkiak "txikia" esan nahi du.

Hedapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalen sortu zen eta gaur egun portugesen kolonia ohietan aurkitzen da, Brasilen, Cabo Verden eta Mozambiken, besteak beste.

Gitarra baten itxura du baina txikiagoa da nabarmen. Metalezko lau hari ditu, normalean altzairuzkoak baina urdaila tiraz eginak ere izan daitezke, eta diapasoiak 17 traste ditu.

Hots kutxaren tapa armonikoa ez da bernizaturik egoten. Portugal iparraldeko cavaquinhoaren soinu-zuloak arraia itsas animaliaren itxura izaten du eta "raia" izena ematen zaio.

Brasilgo cavaquinhoa zertxobait handiagoa da. Soinu-zuloa zirkularra du.

Hariak punteatuz jotzen da cavaquinhoa. Portugalen C G A D afinazioa izaten du eta Brasilen D G B D afinazioa.[3]

Portugalgo cavaquinhoa eskerrean (txikia) eta Brasilgoa eskuman (handia)

XVI. mendetik aurrera harizko musika tresnen familia asko garatu zen Europan. Cavaquinhoak Portugal iparraldean du jatorria, Minho probintzian, Braga inguruan. Lisboan barrena Madeira uhartera jauzi egin eta portugesek haien kolonietara eraman zituzten, tamaina txikia izanik gainean eramateko musika tresna aproposa baitzen. Lehenik Brasilera eraman zuten eta Brasildik Afrikara joan zen, Cabo Verdera eta Mozambikera. Cabo Verdeko cavaquinhoak Brasilgoaren antz handiagoa du Portugalgoarena baino eta horrek frogatzen du ibilbide hori.

1836ko Novo diccionario critico e etymologico da lingua portugueza liburuan honela esaten da: "Cavaquiño, s. m. [...], instrumento musico com quatro cordas mais pequeno que o machinho" ("Cavaquiñoa, lau hari dituen musika tresna, machinchoa baino txikiagoa"). [1]

1878an Madeirako etorkinak Hawaii uhartedira iritsi ziren. Haiek eramandako cavaquinhoetatik eratorri zen ukulelea, hura ere lau hari dituen kordofonoa.[4]

Indonesiara ere eraman zuten cavaquinhoa eta kroncong musika tresna bilakatu zen.[2]

Musikari ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Portugalen:
    • Daniel Pereira Cristo[5]
    • Júlio Pereira[6]
  • Brasilen:
    • Nelson Cavaquinho[7]
    • Jorge Aragão
    • Waldir Azevedo[8]
    • Sombrinha

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) RAE. (2024-01-19). «cavaquinho | Diccionario histórico de la lengua española» «Diccionario histórico de la lengua española» (kontsulta data: 2026-01-21).
  2. a b (Gaztelaniaz) Rodriguez, Amaro Parra. (2017-11-06). «Historia del cavaquinho» cavaquinhando (kontsulta data: 2026-01-21).
  3. (Ingelesez) Richards, Tobe. «How to Tune a Cavaquinho (Plus Chord Examples)» FretExpert (kontsulta data: 2026-01-21).
  4. (Ingelesez) Ruymar, Lorene. (1996). The Hawaiian Steel Guitar and Its Great Hawaiian Musicians. Centerstream Publications ISBN 978-1-57424-021-4. (kontsulta data: 2026-01-21).
  5. (Ingelesez) «Portuguese Folk | Daniel Pereira Cristo | Portugal» danielpereiracristo (kontsulta data: 2026-01-21).
  6. (Gaztelaniaz) Júlio Pereira - Cavaquinho. 1993 (kontsulta data: 2026-01-21).
  7. (Portugesez) Oliveira, André de. (2016-02-18). «30 anos sem o sambista Nelson Cavaquinho, poeta do juízo final» El País Brasil (kontsulta data: 2026-01-21).
  8. (Portugesez) «Posts» Discografia Brasileira (kontsulta data: 2026-01-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]