Ceann Trá
Ceann Trá | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Konderria | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°08′00″N 10°21′59″W / 52.133383°N 10.366459°W |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 423 (2011) |
Bestelako informazioa |
Ceann Trá, ingelesez: Ventry, Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen herri bat da, Kerryko konderrian.
Dingle penintsulan dago, Dingle udalerritik 7 kilometro mendebalderantz, aintzinean Ventry udalerria penintsula osoko portu nagusia izan zen. Gaur egun udalerri honetako hondartza oso ospetsua da turisten artean.
Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ventry udalerritik sei kilometro mendebalderuntz joanez gero Dunbeg (An Dún Beag) delakoaren hondakinak daude, amildegi edo itsaslabar sakon baten ertzean kokatzen den Burdin Aroko gotorlekua, bertan antzinako harrizko etxeak eta Caol edo Cháil Mic Crimthainn delakoaren hilerria topa dezakegu, Fenian ziklo mitologikoan gertatu zen Ventryko Batailaren azken hildakoa izan zelarik. .
Honetaz gain, Ventry udalerria Irlanda osoan arras ospetsua den futbol gaeliko kiroleko Páidí Ó Sé jokalariaren sorlekua ere bada, honek udalerriko elizaren inguruan bere jabetzako pub edo taberna bat duelarik. Canon James Goodman musika bildumaria ere Ventry udalerrian hazi zen.
Rahinnane gaztelua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ventry udalerriko leku interesgarri bat Rahinnane gaztelua da, hau Kerryko Zalduna edo Knight of Kerry zenaren bizilekua zen. Kerryko Zalduna zena Cromwelliatar Aroa arte bertan bizi izan zen. Gaztelua ringfort zahar (harrizko eraztun itxurako eraikinak) baten aldamenean eraikia dago. Ringfort hau eraiki eta ondoren sei metroko harresiak gehitu zitzaizkion, honek hobi bat zuenaren itxura ematen dio, nahiz eta honek holako gauzik behin ere ez izan. Rahinnane gaztelua bere harrizko eskailerekin oraindik oso garbi eta txukun dago, halere lehen solairutik hasi eta bigarrenera igotzea nahiko harriskutsua izan liteke.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ventry badia Sliabh an Iolair menditik ikusis
-
Ventury hilerria
-
Ventry hondartza
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Páidí Ó Sé (1955-2012), futbol gaeliko jokalaria.