Cecil Taylor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cecil Taylor
Cecil taylor E5122329-2.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1929ko martxoaren 25a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza New York2018ko apirilaren 5a (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa New England Conservatory of Music
New York College of Music
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea, poeta, musikagilea, idazlea eta jazz musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Blue Note Records
Cadence Jazz Records
Candid Records
Enja Records
http://www.cecil-taylor.com/

Cecil Percival Taylor (Long Island, AEB, 1929ko martxoaren 25a - New York, 2018ko apirilaren 5a) jazzeko piano-jotzaile eta musikagile estatubatuarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituela ikasi zuen pianoa eta perkusio-tresnak jotzen. Musikaren mutur batetik besterako ibilbidea egin zuen, eta, hala, Hot Lips Page tronpeta-jotzaile klasikoarekin eta Albert Ayler saxofoi-jotzaile iraultzailearekin jo zuen. Horrela ezagutu zituen Thelonious Monk, Duke Ellington eta Igor Stravinski.

1960ko hamarraldian, free jazzaren ordezkari nagusietako bat bihurtu zen. Mota guztietako artistekin lan egin zuen: hala nola Bommo Bailey tap dantzariarekin, Mikhail Barishnikov dantzariarekin, Friedrich Guldarekin eta Max Roachekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cecil Taylor Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]