Edukira joan

Cecilia Viets Jamison

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cecilia Viets Jamison
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCecilia Viets
JaiotzaYarmouth (Eskozia Berria), 1837ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Kanada
HeriotzaBoston, 1909ko apirilaren 11 (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Cecilia Viets Jamison, jaiotzez Dakin, (Yarmouth, Eskozia Berria, 1837ko urtarrilaren 1a – Boston, Massachusetts, 1909ko apirilaren 11)[1] Ipar Amerika britainiarrean jaiotako estatubatuar idazlea izan zen.

Orlando Viets eta Mary Elizabeth Bruce Dakinen alaba, Cecilia Viets Dakin Yarmouthen (Eskozia Berria) jaio zen eta nerabezaroan Bostonera joan zen familiarekin bizitzera.[1] Kanadako, New Yorkeko, Bostongo eta Parisko ikastetxe pribatuetan ikasi zuen. Lehen aldiz ezkondu ondoren, hiru urtez artea ikasi zuen Erroman. Han Henry Wadsworth Longfellow ezagutu zuen, eta hark idaztera bultzatu zuen eta Woven of Many Threads liburua argitaratzen lagundu zion 1872an. Estatu Batuetara itzuli ondoren, Mollie Evelyn Moore Davisen literatura-saloian parte hartu zuen. Harper's Magazine, Scribner's Magazine, Appletons' Journal, St. Nicholas eta Journal of American Folklore aldizkarietan kolaboratu zuen.[2][3]

Bere lehen idazlanak, besteak beste, Something to Do: A Novel (1871) eta A Crown from the Spear (1872) helduei zuzenduta zeuden, eta argumentua Europan gertatzen zen. 1891n, haur eta gazteentzako Lady Jane eleberria idatzi zuen. New Orleansen kokatua, frantsesera, italierara, alemanera, norvegierara eta errusierara itzuli zen.[2][3][4][5]

Bi aldiz ezkondu zen: lehenengoz George Hamiltonekin 1860 inguruan, eta bigarrenez Samuel Jamison New Orleanseko abokatuarekin 1878an.[2] Senar-emazteak Louisianako Thibodauxetik gertu bizi izan ziren eta 1887an New Orleansen kokatu ziren.[1]

1902an alargundu ondoren, Massachusettsera itzuli zen eta zazpi urte geroago hil zen Bostongo Roxbury auzoan bihotzeko gaixotasun baten ondorioz.[1]

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Woven of Many Threads (1871)
  • Something to Do: A Novel (1871)
  • A Crown from the Spear (1872)
  • My Bonnie Lass (1877)
  • The Story of an Enthusiast: Told by Himself (1888)
  • Lady Jane (1891)
  • Toinette's Phillip (1894)
  • Seraph, the Little Violiniste (1896)
  • Thistledown (1903)
  • The Penhallow Family (1905)[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 (Ingelesez) «Cecilia Viets Dakin Jamison» SFU Digitized Collections (Simon Fraser University) (kontsulta data: 2025-03-07).
  2. 1 2 3 4 (Ingelesez) Dykeman, Amy. «Jamison, Cecilia Viets» American Women Writers: A Critical Reference Guide from Colonial Times to the Present (kontsulta data: 2025-03-07).
  3. 1 2 (Ingelesez) Perry, Carolyn; Weaks-Baxter, Mary. (2002). The History of Southern Women's Literature. LSU Press, 206 or. ISBN 0807127531. (kontsulta data: 2025-03-07).
  4. ↑ (Frantsesez) Rezbanyay, Elisabeth. (2000). Les modèles féminins dans les romans pour filles de l’Amérique victorienne. Presses universitaires du Septentrion, 573-574 or..
  5. ↑ (Errusieraz) «Джемисон» Литературная энциклопедия: В 11 т. 3 Москва: Издательство Коммунистической академии (argitaratze data: 1930) (kontsulta data: 2025-03-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]