Cecilienhof jauregia

Koordenatuak: 52°25′09″N 13°04′15″E / 52.41917°N 13.07083°E / 52.41917; 13.07083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cecilienhof jauregia
Cecilienhof
Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak
New Garden
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Brandenburgo
Unibertsitate-hiriPotsdam
StadtbezirkNördliche Vorstädte
Koordenatuak52°25′09″N 13°04′15″E / 52.41917°N 13.07083°E / 52.41917; 13.07083
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1914
JabeaGilen, Alemaniako printze oinordekoa
KomisarioaGilen II.a Alemaniakoa
Izenaren jatorriaCecilie, Crown Princess of Germany (en) Itzuli
ErabiltzaileaGilen, Alemaniako printze oinordekoa
Cecilie, Crown Princess of Germany (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaPaul Schultze-Naumburg (en) Itzuli
EstiloaTudor architecture (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Cecilienhof jauregia (alemanez: Schloss Cecilienhof) Alemaniako Potsdamgo Jungfernsee aintzira ondoko Neuer Garten parkearen iparraldean dagoen eraikin historikoa da. 1990tik Unescok Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak izeneko multzoan gizateriaren ondare izendatu zuen.[1] XX. mendearen bigarren hamarkadan eraiki zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cecilienhof izan zen Hohenzollern familiak eraikitako azken jauregia. Alemaniako Gilen II.ak Gilen Prusiako printzea eta bere emazte Cecilie Mecklenburgoa printzesarentzat eraiki zuen. Paul Schultze-Naumburgek diseinatu zuen, Tudor motako landetxe ingeles baten antzeko estiloan, eta 1914 eta 1917 artean eraiki zuten.[2] Bere diseinua Wirral penintsulan kokatutako 'Bidston Court' (geroago 'Hillbark') izeneko etxe batean oinarrituta dago. Etxe hori Little Moreton Hall eraikinean inspiratuta zegoen. Barrualdea Paul Troostek emandako argibideen arabera hornitu zen.

Eraikinak 6 errege-patio ditu, baita adreiluz egindako 55 tximinia ere, 1915ean osatu zirenak; hala ere, eraikuntza atzeratu egin zen Lehen Mundu Gerra hasi zelako, eta Gillen printzeak eta Cecilie printzesak ez zuten okupatu 1917ko abuztura arte. Gilenek, hala ere, erbestera jarraitu zion aitari urtebete geroago; Cecilie printzesak, ordea, bertan bizitzen jarraitu zuen, 1945eko otsailean Armada Gorriak hurbildu zen arte.

Cecilienhof Potsdameko Konferentziaren topalekua izan zen 1945eko uztailaren 17tik abuztuaren 2ra bitartean. Gelak guztiz berrapainduak izan ziren parte-hartzaileen gustura egokitzeko. Horrela, Winston Churchill, geroago Clement Attleek ordezkatuta, Josif Stalin eta Harry S. Truman mahai inguru batean bildu ziren jauregiaren sarrera handian. 1945eko uztailaren 26an, Churchillek eta Trumanek Potsdamgo Aldarrikapena egin zuten, japoniarren errendizioaren nondik norakoak definituz; Truman Hiroshima eta Nagasakiren aurkako eraso atomikoaren agindua prestatzen ari zen bitartean.

Gaur egun Cecilienhof jauregia museo eta hotel bat da. Elizabeth II.a Erresuma Batukoak 2004ko azaroaren 3an bisitatu zuen. 2007ko maiatzaren 30ean, G8ko kanpo-ministroen bileraren egoitza izan zen, bestetik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]