Cees Nooteboom
Cees Nooteboom, jaiotzez Cornelis Johannes Jacobus Maria Nooteboom (Haga, 1933ko uztailaren 31) Herbehereetako idazle eta itzultzailea da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleberriak, poema-liburuak zein bidaia-liburuak idazten ditu. Bidaia ugari egin ditu mundu osoan: Europa, Tunisia, Brasil, Japonia, Malaysia, Birmania eta Indonesian barrena, besteak beste. Bere liburuetan, bidaia horietako bizipenak islatu ohi ditu.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kontakizun-liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Philip eta besteak" (1955)
- "Herbehereetako mendietan" (1984)
- "Buda hesiaren atzean, Bangkokera bidaia" (1986)
- "Berlingo kronikak" (1990)
- "Hilen eguna" (1998)
Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Hildakoak etxe bila dabiltza" (1956)
- "Begiaren ikuspegia" (1989)
- "Inoren autorretratua" (1993)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cees Nooteboom ![]() |