Celsus liburutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Celsus liburutegia
Celsus-Bibliothek2.jpg
Kokapena
Turkiako probintziaIzmir probintzia
Turkiako barrutiaSelçuk
Koordenatuak 37° 56′ 21″ N, 27° 20′ 27″ E / 37.93914°N,27.34075°E / 37.93914; 27.34075Koordenatuak: 37° 56′ 21″ N, 27° 20′ 27″ E / 37.93914°N,27.34075°E / 37.93914; 27.34075
Historia eta erabilera
Eraikuntza 135 (egutegi gregorianoa)

Celsus liburutegia Tiberius Julius Celsus Polemaeanus senatari eta kontsul erromatarraren ohorez eraiki zen, I. mendean, Efeson, Anatolian (egungo Turkian). 135. urtean bukatu zen Celsusen semeari esker; Tiberius Julius Aquila Polemeanusi esker, alegia. Celsus kontsul izan zen 92. urtean; gero, 115ean, Asiako erromatar probintziaren gobernatzailea izan zen. Gainera, lurraldeko herritar aberatsa zen.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegia 12.000 bilkari jasotzeko eraiki zen. Halaber, Celsusen hilobi monumentala izan behar zuen. Oso arraroa zen pertsonaia bat horrela lurperatzeko eta, gainera, hiriaren mugetan; zalantzarik gabe ohore handia zen hori guztia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin honek garrantzi berezia du, Antzinako Erromako liburutegien aztarnak eskasak baitira. Halaber, horrek liburutegi publikoak Inperioaren toki askotan eraiki zirela eta ez Erroman bakarrik erakusten digu.

Eraikina solairu bakarrekoa da. Eguzkiaren argia erabiltzeko ekialdera ematen du eta horrek, Vitrubioren esanetan, goiztiarrei laguntzen zien. Plataforma baten gainean eraikia, bertara ailegatzeko bederatzi eskaloi daude. Hiru ziren liburutegiaren sarrerak. Erdiko sarrera nagusia zen eta, beraz, alboetakoak baino handiagoa zen. Fatxada osoan sarrera horien buruenen gainean leihoa asko zeuden apaingarri gisa.

263 urtean godoek liburutegia erre egin zuten.[2]

1970 eta 1978 artean aztarnak lehengoratzeko zaharberritze handia egin zen. Lan horiek, orokorrean, jatorrizko eraikin historikoaren ezaugarriak zaindu zituzten. Gaur egun liburutegiaren fatxada erromatarren eraikin publikoen adibide ederra da.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Molina Sánchez, César Antonio (2012). Donde la eternidad envejece. Bartzelona: Círculo de Lectores. ISBN 978-84-672-5312-2.
  2. «Greece and Asia Minor». The Cambridge Ancient History. XI, The High Empire AD 70-192. Cambridge University Press. 618-619, 631 or. ISBN 978-0521263351.
  3. https://www.diariodelviajero.com/asia/memorias-de-turquia-la-biblioteca-de-efeso

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Celsus liburutegia Aldatu lotura Wikidatan