Lubeazun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Centaurea calcitrapa» orritik birbideratua)
Lubeazun
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCynareae
GeneroaCentaurea
Espeziea Centaurea calcitrapa

Lubeazuna (Centaurea calcitrapa) Asteraceae familiako landare-espeziea da, jatorriz Europa, Asia eta Ipar Afrikakoa. Bide bazter eta lur landugabeetan hazten da.

Landare belarkara urterokoa da, 20-80 cm luzekoa. Brakteen luzakinek zenbait arantza dituzte, esku irekiaren edo lumaren antzera jarrita. Muturreko arantza oso sendoa da, nakar kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira. Hostoak ez dira dekurrenteak eta purpura-koloreko loreak ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

I. Aizpuru, C. Aseginolaza, P.M. Uribe-Echebarría, P. Urrutia & I. Zorrakin. (2015). EUSKAL HERRIKO LANDAREAK ETA INGURUETAKOAK SAILKATZEKO GAKO IRUDIDUNAK. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia, 563 or. ISBN 84-457-2090-2..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.