Central Kalahari ehiza erreserba

Koordenatuak: 21°53′22″S 23°45′23″E / 21.8895°S 23.7565°E / -21.8895; 23.7565
Wikipedia, Entziklopedia askea
Central Kalahari ehiza erreserba
Kokalekua, Botswana
Koordenatuak21°53′22″S 23°45′23″E / 21.8895°S 23.7565°E / -21.8895; 23.7565
Central Kalahari ehiza erreserba is located in Botswana
Central Kalahari ehiza erreserba
Central Kalahari ehiza erreserba
Central Kalahari ehiza erreserba (Botswana)
Izendapenaerreserba-eremu
IUCNren babesaI.b maila: natura basatiko gune
Sorrera1961

Kalahari Zentraleko Ehiza Erreserbak[1] (Tswaneraz: Lefelo la diphologolo ; ingelesez: Central Kalahari Game Reserve) 52.800 km² hartzen ditu Botsuanako Kalahari basamortuan. Lurralde nazionalaren % 10 inguru hartzen du, eta munduko bigarren ehiza-erreserba handiena da. Euskal Herriaren tamaina bikoitza du, handiagoa ere bai.[2]

Parkean fauna basatia dago, jirafak, hienak, basurdeak, gepardoak, zakur basatiak, lehoinabarrak, lehoiak, ñus urdinak, eland, orix-ak, kudu eta antilope gorriak. Lurra ia laua da eta ondulazio leun-leunekin. Hareazko dunak zuhaixka eta belarrek estaltzen dituzte, baita zuhaitz handienen eremuak ere. Ibaietako haran asko gatzez fosilduta daude. Lau ibai fosilizatuk sigi-saga egiten dute erreserban zehar, Deception bailara barne (duela 16.000 urte inguru hasi zen eratzen).

Boskimanoek edo san herritarrak milaka urte daramatzate lur horietan, ehiztari nomada gisa ibiltzen baitziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boskimanoak, edo san herritarrak, milaka urtez bizi izan dira lurr hauetan, ehiztari nomada gisa ibili zirenetik.[3] Hala ere, 1990eko hamarkadaren erdialdeaz geroztik, Botswanako gobernua erreserbako boskimanoak birkokatzen saiatu da, turismoak diru-sarrerak izan arren finantza-baliabideak galtzea zela argudiatuz.

Kalahari Erdiko erreserban gana, gwi eta tsila etniako boskimanoak bizi dira. Erreserba hori boskimanoen bizimodua babesteko sortua izan zen. Baina 80ko hamarkadaren hasieran, diamanteak topatu zirenean, Botswanako Gobernuak iritziz aldatu eta erabaki zuen boskimanoak sobera zeudela erreserba hartan.

1997, 2002 eta 2005. urteetan indigenek errepresio gogorra jasan zuten, eta ia boskimano guztiak kanporatzea lortu zuen Gobernuak. Etxeak arakatu zituzten, eskolak eta osasun zentroa itxi eta ur hornikuntza deuseztatu. Mehatxatu eta kamioietan kanporatu zituen.[2]

Egoera larri hori dela eta, 2002an boskimanoek auzitara eraman zuten Gobernua. Nahiz eta boskimanoak Botswanako biztanle pobreenak izan, herrialdearen historiako auzi luzeena eta garestiena bihurtu zen. Mila boskimano inguru aurkeztu ziren akusazio gisa, baina horietatik %12 hil egin zen justizia itxaroten. Epaiketa iraun bitartean, boskimanoen eskubideak babesten zituen klausula ezabatu zuen Konstituziotik Gobernuak. Baina Survival Internationali esker, boskimanoek euren eskubideen alde borrokatzen jarraitu zuten.[2]

1997an, San biztanle guztien hiru laurdenak erreserbatik kanpo birkokatu ziren, eta 2005eko urrian, Gobernuak nahitaezko birkokapenari ekin zion parketik kanpo kanpaleku berezietan, eta 250 biztanle baino ez zituen utzi.[4]

Egoera bortitz hura 2006an amaitu egin zela uste izan zuten askok. Urte hartako abenduaren 13an liskar legala irabazi zuten boskimanoek. Garaipena historikoa izan zen. Botswanako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen boskimanoen kanporaketa legez kanpokoa eta konstituzioaren kontrako izan zela. Auzitegiak azpimarratu zuenez, boskimanoek ehizarako eta bilketarako eskubidea zuten. Gainera, argi eta garbi utzi zuen boskimanoek ez zutela baimenik eskatu behar euren erreserban bizi ahal izateko.[2]

Auzitegiko garaipena eskuratu ostean, boskimano asko erreserbara itzuli ziren, baina, pixkanaka-pixkanaka kanporatu dituzte berriz ere.

2007ko maiatzean, Hegoafrikako De Beers diamante konpainiak gope izeneko komunitate boskimanoan kinberlita motatako harri meategi bat aurkitu zuen. Hara joan, hornikuntzak eraiki eta ur ekoizpena erabiltzeko baimena lortu zuen. De Beers gaitzetsi izan dute, odolezko diamanteen merkatuan ibiltzea maiz egotzi diotelako. Sierra Leonako gerra zibila sustatu duela ere leporatu izan diote. De Beers enpresak aztarnategia Gem Diamonds enpresari saldu zion 34 milioi dolarren truke -Kalahari Erdiko erreserban 2,2 bilioi dolarreko balioa duen meatokia dagoela dio enpresak-. Petra Diamonds enpresa ere erreserba miatzen ari da.[2]

Gobernuak auzitara jo ez bazuen ere, indigenen itzulera eragozteko politikei eutsi die, nazioarteko enpresek ustiatzen dituzten diamanteen truke diru iturri ugari baititu. Boskimanoek, bien bitartean, beraien oinarrizko eskubideak zapal ez ditzaten irmo jarraitzen dute borrokan, egunen batean oihanera itzuliko direlakoan.[2]

Egoera hori ikusirik, Nazio Batuen Erakundeko indigenen eskubideak babesten zituen ordezkariak, James Anayak, beste behin boskimanoen kontrako errepresioa salatu zuen. «Erreserban geratu edo bueltatzen saiatzen diren indigenek baldintza oso gogorrei egin behar diete aurre ur eskasiagatik. Egoera erraza da konpontzen, ur putzuak berriz martxan jartzea. Gobernuak horixe egin behar du», adierazi du Anayak Survival International erakundearen eskutik.[2]

2008ko irailaren erdialdean, parkean eta inguruetan baso-sute handi batek erreserbaren% 80 inguru erre zuen. Suaren jatorria ezezaguna da oraindik.[5][6]

2010ean erreserbatik kanpo ezarritako zelaietan bizi ziren boskimano asko, beldurrez, beraien arbasoen lurrarekin amesten. Ehiza egiten bazuten, lehendabizi jo eta gero atxilotu egiten zituen Gobernuak. Alkoholismoan eta tuberkulosia edo ihesa gaixotasunetan harrapatuta bizi ziren kanpaleku horietan.[2]

2014. urtean, Ghaghoo izeneko diamante-meatze bat ireki zen, Gem Diamondsek egina erreserbaren hego-ekialdean. Konpainiak kalkulatu zuen meatzeak 4.900 milioi dolarreko diamanteak ekoitz zitzakeela. Rapaport Diamond Report diamanteen industriako prezio-gida batek hau adierazi zuen: "Ghaghooren plazaratzea ez zen eztabaida-faltarik izan [...] boskimanoen antzinako lurraldean zegoelako".[7]

Hala ere, 2015etik aurrera, boskimano gehienek blokeatu egiten dute erreserbako lur tradizionaletarako sarbidea. Ehiza-debeku nazional batek legez kanpo utzi zuen boskimanoek ehiztari-biltzaileen bizimodu tradizionala praktikatzea, nahiz eta ehiza pribatuko arrantxoek turistei ehizatzeko aukerak eskaini.[8]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Williams A. Adams, John Hutton: People, Parks and Poverty: Political Ecology and Biodiversity Conservation. Conservation and Society, 2005.
  • Manuela Zips-Mairitsch: Lost Lands? (Land) Rights of the San in Botswana and the legal concept of indigeneity in Africa. IWGIA/LIT, 2013, ISBN ά87-92786-35-7.