Centre d'Esports Sabadell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Centre d'Esports Sabadell FC» orritik birbideratua)
Centre d'Esports Sabadell Futbol Club
Ezizena(k)Arlequinats
Sorrera1903
Futbol zelaiaNova Creu Alta
edukiera: 11.981 lagun
inaugurazioa: 1967
PresidenteaKatalunia Esteve Calzada
EntrenatzaileaKatalunia Antonio Hidalgo
Liga1. maila RFEF
2021-2210.a (II multzoa)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Sabadellgo taldea 2010ean.

Centre d'Esports Sabadell futbol talde katalana da, 1903an Sabadell hirian sortutakoa. 2008 urtetik aurrera Espainiako bigarren mailan ari da jokatzen baina 14 denboralditan lehen mailan jokatutako taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Saus eta gazte talde batek 1901ean sortu zuten Centre d'Esports Sabadell baina ez zen 1903 arte legalizatu. 1906an Creu Alta auzoko estadioa inauguratu zuen. Hasiera batean marradun kamiseta txuri urdina zeukan baina 1913an kamiseta arlekinatua hartu zuen. Urte horretakoa du lehenengo txapelketa garaipena, Kataluniako bigarren maila hain zuzen ere. Honi esker Espainiako bigarren mailako txapelketa jokatu eta hau ere irabazi zuen Madrilgo Cardenal Cisneros taldearekin lau partida jokatu eta madrildarrek bosgarrenari uko egin ziotelako.

1934ean Kataluniako txapelketa lortu zuen eta hurrengo urteko Errege Kopan finalera iritsi zen baina Sevillak 3-0 gainditu zuen Madrilen. Kirol mailak gora egiten jarraitu zuen eta 1943an Lehen mailan sartu zen. 1947an bosgarren gelditu zen, hala ere emaitzarik onena 1969ko laugarren postua du. Honi esker 1970an Hirietako Ferien Kopan jokatu zuen baina lehenengo kanporaketan Club Brugge taldeak garaitu zuen. Hau da Europan jokatu duen aldi bakarra.

Lehen mailako azken denboraldiak 1986 eta 1988an izan zituen. Ordutik aurrera bigarren mailan eta batez ere bigarren B mailan aritu da, 2006-07 denboraldian hirugarren mailara jeisterakoan behea jo eta berriz gorantz egin zuen. 2011ean bigarren B mailako III. taldeko txapelduna izan zen eta play-offetan Eibar garaitu ondoren bigarren mailara itzuli zen. 2015ean maila galdu zuen.

2019-2020 denboraldian bere taldeko hirugarren postuan gelditu bazen ere play-offetan bigarren mailara igotzea lortu zuen. Urtebete egin zuen bertan.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1903
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1913-tik
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 14
  • Denboraldiak 2. mailan: 44
  • Denboraldiak 2. B mailan: 22
  • 1. maila RFEF: 3
  • 2. maila RFEF: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 8
  • Ligako posturik onena: 4.a Lehen mailan (1968-69)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 3 Bigarren B maila 13.a -
2005-06 3 Bigarren B maila 18.a -
2006-07 4 Hirugarren maila 3.a -
2007-08 3 Bigarren B maila 14.a -
2008-09 3 Bigarren B maila 4.a -
2009-10 3 Bigarren B maila 10.a 2. itzulia
2010-11 3 Bigarren B maila 1.a (III multzoa) -
2011-12 2 Bigarren maila 19.a 2. itzulia
2012-13 2 Bigarren maila 16.a 3. itzulia
2013-14 2 Bigarren maila 10.a 2. itzulia
2014-15 2 Bigarren maila 21.a 1/32
2015-16 3 Bigarren B maila 7.a 1. itzulia
2016-17 3 Bigarren B maila 15.a -
2017-18 3 Bigarren B maila 12.a -
2018-19 3 Bigarren B maila 12.a -
2019-10 3 Bigarren B maila 3.a -
2020-21 2 Bigarren Maila 19.a 2. itzulia
2021-22 3 1. maila RFEF 8.a 1. itzulia
2022-23 3 1. maila RFEF 10.a

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]