Cephalochordata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ornodunak
Fosilaren garaia: Kanbriar ertaina-Gaur egun

Branchiostoma lanceolatum anfioxo
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Azpifiluma: Cephalochordata
Haeckel, 1866

Cephalochordatuak (Cephalochordata grezieratik κεφαλή kephalé, "burua" y χορδή khordé, "kordoia") kordatuen azpi-filum bat da sakonera gutxiko ur gazi epeletan bizi dena. Kordatuen subfilum murriztua da (33 espezie)[1], bereizgarria notokorda gorputzaren aurreko alderaino iristen delako (luzera-sentsuan dortsaletik zehar), bere gainean nerbio kordoia kokatuz. Kordoi honek hanturan edo besikula zerebralean bukatzen da eta kordoi horietatik bi aldeetara nerbio-pareak gorputzeko segmentu muskularretarantz abiatzen dira.

Cephalokordatu nagusiena Anfioxoa da. Hainbat artikuluetan sinonimoak edo gauza bera direla esaten dute baina Anfioxoak Cephalokordatu mota bat da soilik.Garrantzi handia eman zaie, kordatuen lau ezaugarriak aurkezten dituelako modu simple batean.Gainera ornodunei antza gehien duten bizidunak direlako beraien eboluziotik sortu ginela pentsatu egin da. Baina,gaur egun, ornodunen hainbat ezaugarri ez dituztenez (ez garuna, ezta eskeletorik ere), ondorioztatu egin da anfioxoen arbaso batengatik sortu egin ginela ornodunak.

Urochordatarekin batera Protochordata partaidetzai sailkatu dezakegu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cephalokordatuak tamaina txikiko (8cm gehienez), luzanga, garden, lateralki trinkotuak dauden eta bi muturretan zorrotzak diren animaliak dira. Segmentatutako itsas animaliak dira. Cephalochordatuetan notokorda bizitza osoan zehar daukate eta gorputzaren dorsal aldean kokatuta dago aurreko alderaino.

Liseri aparatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liseri apartua ahoa bentralez zirru-koroaz inguratuta eta hestea, heste brankialean, erdiko-hestean eta heste terminalez banatutako hesteaz osatuta dago. Digestio hestea zuzena da eta amaiera uzkian aurkitzen da, hegalaren ezkerreko aldean kokatuta dagoena.[2]

Pitzardura brankialetan muki moduko substantzia bat dago eta orduan, urarekin batera sartzen den elikadura muki horretan itsatsita gelditzen da. Muki hori hestera garraiatzen da eta bertan elikadura mukitik banatzen da. Azkenik elikadura gibelera doa bertan digeritzeko.[3]

Arnas aparatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animali hauek iragazleak dira. Ura ahotik sartu egiten da aho-barrunbeko zilio batzuetatik bultzatuz. Ondoren hainbat pitzadura brankialetatik pasa egiten da faringeko bi aldeetara eta hortik kanporatu egiten da atrial barrunbeak dituen atrioporoetatik.[4]

Zirkulazio sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkulazio sistema itxia dute, baina bihotzik gabe. Odola aorta dorsal batetik jariatzen da atzeko eskualderaino eta gorputzeko ehunetan banatzen da mikrozirkulazio baten bitartez, ondoren zainek jasotzen dute. Hauek aorta bentralera doaz, paretetako uzkurdura peristaltikoengatik odola bonbeatzen dutena aurreruntz. Odola hodi brankialen bitartez zinta brankialetara doa, bertan oxigenatzen da eta azkenik aorta dortsalera doa.[5]

Iraitz aparatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milioka nefridioen bitartez egiten dute iraitz aparatua.

Nerbio sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio sistema, nerbio kordoi dorsalean zentratuta dago, notokordaren gainean kokatuta dagoena.

Ugal aparatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexuak bereiztuta dute. Bakoitzak 25 gonada ditu barrunbe atrialean kokatze direnak. Zelulak liberatutzen dira barrunbe atrialean eta ondoren kanporatzen dira atrioporoetatik, ernalketa gertatzen den lekutik. Larba eklosionatu egiten da denbora txikian eta gradualki heldu forma hartzen du.[6]

1 - garun besikula; 2 - notokorda; 3 - nerbio kordoia; 4 - isats-hegats; 5 - uzkia; 6 - digestio-hodia; 7 - zirkulazio sistema; 8 - sabel-poroak; 9 - barrunbe suprafaríngika; 10 - irekidura brankiala; 11 - faringe; 12 - aho-barrunbe; 13 - mimosa; 14 - aho-irekidura; 15 - gonadak; 16 - argi-sentsorea; 17 - nerbioak; 18 - abdominal-tolesdura; 19 - polsa hepatikoa

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Chapman, A. D., 2009. Numbers of Living Species in Australia and the World, 2nd edition. Australian Biodiversity Information Services ISBN (online) 9780642568618
  2. http://www.hobbyocio.com/fauna/diccionario/cefalocordados.htm
  3. http://www.asturnatura.com/articulos/cordados/cefalo.php Asturnatura
  4. http://www.asturnatura.com/articulos/cordados/cefalo.php Asturnatura
  5. http://www.asturnatura.com/articulos/cordados/cefalo.php Asturnatura
  6. http://www.asturnatura.com/articulos/cordados/cefalo.php Asturnatura