Cerambyx scopolii
| Cerambyx scopolii | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Cerambycidae |
| Leinua | Cerambycini |
| Generoa | Cerambyx |
| Espeziea | Cerambyx scopolii Füssli, 1775 |
Cerambyx scopolii Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Johann Kaspar Füsslik 1775ean deskribatu zuena. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere.[1]
Ipar Amerikan ere ikusi da, Quebec probintzian hain zuzen ere.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina ertaineko kakalardoa da, 17-28 mm artean neurtzen baitu. Antena oso luzeak ditu, arren kasuan gorputza bera baino nabarmen luzeagoak. Antena luze horien arrazoia ez da ezagutzen, badirudi hegaldian orekatzeko balio diotela.[2]
Gorputz estu eta luzea du, kolore beltzekoa eta distiratsua.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso hostozabaletako irekiguneetan ikusten dira. Arteak, haritzak, pagoak, erkametzak, ametzaketa fruita arbolak atsegin ditu.[3]
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira. Ondoren emeak zuhaitzen azalean arrautzak jartzen ditu. Handik ateratzen diren beldarrak zuhaitzen enbor barrenean garatzen dira. eta galeriak osatzen dituzte. Zuhaitz batean beldar asko aurkitzen badira zuhaitza bera hiltzera irits daitezke. Beldarrak bi urte ere pasa ditzake pupatu aurretik.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- ↑ Harant H. & Jarry D.. (1982). Guide du naturaliste dans le Midi de la France, Tome 2. Delachaux et Niestlé, deuxième édition, 192 or..
- 1 2 (Gaztelaniaz) Jose. (2014-10-14). «Cerambyx scopolii, pequeño capricornio» Guadarramistas (kontsulta data: 2024-12-14).