Ceratiomyxa porioides
Ceratiomyxa porioides | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Amoebozoa |
Klasea | Ceratiomyxomycetes |
Ordena | Ceratiomyxales |
Familia | Ceratiomyxaceae |
Generoa | Ceratiomyxa |
Espeziea | Ceratiomyxa porioides Schröter, 1889 |
Basionimoa | Ceratium porioides |
Ceratiomyxa porioides Ceratiomyxaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Isaria porioides, Famintzinia porioides, Ceratiomyxa mucida var. γ porioides, Ceratiomyxa fruticulosa var. porioides.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poliodiocarpoa: Espezie tipoan ez bezala, ez dago adartxo tentez eratua, baizik forma poliedrikoa duten hormekin, poro-itxura ematen dioten zeharkako samarrekin. Poro hauen antolamendua eta tamaina aldakorra eta irregularra da, kolore zurixka edo, normalean zeharrargiak, substratuan masa nahiko zabalak sortuz. Bere garapenean plasmodioaren beraren antzeko forma hartzen duen esporofoari, hedatua edo adarkatua, plasmodiokarpoa deitzen zaio.
Hanka: Ez du, substratuari zuzenean atxikitzen zaio.
Haragia: Hutsala, mukitsua edo gelatinakara, batez ere hidratatuta egonez gero. Ez du usain eta zapore nabarmenik.[2]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzuek taxoi indibidualtzat hartzen dute, eta horixe idatzi dugu, Ceratiomyxa fruticulosa-ren aldaera bat bakarrik izan daitekeen arren.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan zehar hazten da ingurumen-baldintzak egokiak badira, eta ez da agertzen fruticulosa mota bezain maiz. Hainbat zuhaitzen egurrean itsatsita jaiotzen dira, batez ere hilda badago eta deskonposizio prozesuan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Honduras, Jamaika, Europa, Errusia, Turkia, Kazakhstan, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Thailandia, Australia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 631 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Ceratiomyxa porioides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1889. urtean deskribatutako taxonak
- Euskal Herriko onddoak
- Amoebozoa
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Hondurasko onddoak
- Jamaikako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Turkiako onddoak
- Kazakhstango onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Japoniako onddoak
- Txinako onddoak
- Taiwango onddoak
- Australiako onddoak
- Thailandiako onddoak