Cerro Zurquí
Itxura
| Cerro Zurquí | |
|---|---|
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 10°05′00″N 84°01′00″W / 10.0833°N 84.0167°W |
| Mendikatea | Erdialdeko sumendi-katea (Costa Rica) |
Cerro Zurquí Costa Ricako mendi bat da, Erdialdeko sumendi-katearen zati dena. Barva sumendiaren hego-ekialdean dago, eta jatorri bolkanikoko muino batzuk ditu. Iparraldean, Zurquí muinoa Costa Ricako Erdiko Haranaren kontrahorma da, La Hondura haranaren eta Desengañoko muinoaren arteko ebakiduran. Hor daude Barva sumendiaren inguruko mendi-adarrak ere. Egia esan, Zurquí moinoa hainbat gailurrek osatzen dute, besteak beste, Chompipe (2.259 m, Turu (2.139 m), Caricias (2.100 m), Hondura (2.047 m), Tres Marías (1.725 m) eta Achiotillis (1.882 m). Toki hau Zurquí tunelagatik ezagutzen da bereziki, Erdiko Harana eta Costa Ricako Karibeko eskualdea lotzen dituena 32. errepidearen bidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alvarado Induni, Guillermo (2009). Los volcanes de Costa Rica. Editorial de la Universidad Estatal a Distancia. pp. 217-221. ISBN 9968-31-679-2.
