Cervantes Institutua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cervantes Institutua
Datuak
Mota kultura erakundea eta hezkuntza-erakundea
Herrialdea Espainia
Filialak
Gobernantza
Presidentea Luis García Montero
Egoitza Madril
Osatuta
Jabea Secretariat of State for International Cooperation (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1991
Jasotako sariak

cervantes.es


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.png

Cervantes Institutua espainiar kultura-erakunde publiko bat da, Kanpo Arazoetako Ministerioari lotua. Patronatu batek, administrazio-kontseilu batek eta zuzendari batek zuzentzen dute.

1990. urtean sortu zen, Administrazioak espainiar hizkuntzaren irakaskuntzarako atzerrian zituen zentroak erakunde bakar batean biltzeko helburuaz. Hasieran 35 kultura-erakunde eta -zentrok osatu zuten. Behin bateratze lan hori amaitu zenean, elkarguneak eta hitzarmenak antolatu ziren Unibertsitateekin eta Hizkuntza Eskola Ofizialekin, alor horretan lanean ari diren zentro guztien parte hartzea lortzeko eta zentro berriak sortzeko helburuarekin. Sortu zenetik bertatik Cervantes Institutuak gaztelaniaren irakaskuntza bultzatu du, diplomak lortzeko frogak antolatu ditu (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren eskutik) eta atzerriko irakaskuntza- eta ikerketa-erakundeekin hitzarmenak eta protokoloak egin ditu.

Gaztelania oso hizkuntza zabaldua da, eta hizkuntza ofiziala da 21 herrialdetan. Datu demografikoen arabera, XXI. mendearen hasieran 420 milioi lagunek darabilte, beraz, munduko biztanleen % 7 edo % 8k, gutxi gorabehera. Espainiar hizkuntzaren eta kulturaren zabalkundea bultzatzea helburu duen erakundea izaki, Alemaniako Goethe Institut, Erresuma Batuko British Council, Frantziako Alliance Française edota Italiako Dante Alighieriren pareko erakundea da. Egoitza nagusia Alcalá de Henaresen du, Miguel de Cervantesen jaioterrian, alegia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]