Châtelet plaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Châtelet plaza
Place du Châtelet from Tour Saint-Jacques, 17 August 2013.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Île-de-France
MetropoleParis Handiko metropolia
HiriaParis
Koordenatuak 48° 51′ 27″ N, 2° 20′ 50″ E / 48.8575°N,2.3472222222222°E / 48.8575; 2.3472222222222Koordenatuak: 48° 51′ 27″ N, 2° 20′ 50″ E / 48.8575°N,2.3472222222222°E / 48.8575; 2.3472222222222
Historia eta erabilera
Irekiera1802
Izenaren jatorria Grand Châtelet Itzuli
Zabalera 40 m.
Luzera 79 m.

Châtelet plaza (frantsesez: Place du Châtelet) Frantziako Paris hiriburuan dagoen plaza bat da. 4. eta 1. barrutietan kokatua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paris iparraldea zaintzen zuen Grand Châtelet gotolekua Frantziako Iraultzan suntsitua izan ondoren bertan eraiki zen plaza 1802 eta 1810 artean. François-Jean Bralle arkitektoak plazaren erdian dagoen Palmierren iturria diseinatu zuen, 6 metrotako diametroduna eta 18 metrotako garaierako zutabea daukana. Lau irudi alegoriko ere baditu, zuhurtzia, neurria, justizia eta indarra.

Antzokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazaren alde banatan bi antzoki daude, Théâtre du Châtelet eta Théâtre de la Ville, biak ala biak Gabriel Davioud arkitektuak 1860 eta 1862 artean eraikiak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Châtelet plaza Aldatu lotura Wikidatan