Chūō-ku (Tokio)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chūō
 Japonia
Sumida river02s3072.jpg
bandera

armarria

Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Azpibanaketa Tokio
Geografia
Koordenatuak 35° 40′ 00″ N, 139° 46′ 00″ E / 35.666666666667°N,139.76666666667°E / 35.666666666667; 139.76666666667Koordenatuak: 35° 40′ 00″ N, 139° 46′ 00″ E / 35.666666666667°N,139.76666666667°E / 35.666666666667; 139.76666666667
Chuo-ku in Tokyo Prefecture Ja.svg
Azalera 10.15 km²
Demografia
Biztanleria 122,118 biztanle (2012)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea www.city.chuo.lg.jp http://www.city.chuo.lg.jp/foreign/english/index.html www.city.chuo.lg.jp

Chūō (中央区 Chūō-ku?) Tokio hiriko 23 auzo berezi bat da. Chūō izenak erdigunea esan nahi du, izan ere Tokioren erdigunea osatzen duen auzoa da. 2012ko erroldaren arabera 122.118 biztanle ditu 10,15 kilometro koadrotan. Chūō auzoan dago Ginza barruti ospetsua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokioko Geltoki nagusiaren ekialdera kokaturik dago eta administratiboki hiru eremutan bereizita dago auzoa, Nihonbashi, Kyobashi eta Tsukishima. Lehenengo biak eremu komertzialak dira eta hirugarrena Tokioko Badian dagoen uharte artifiziala da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokugawa Ieyasu shogunak Edo Japoniako hiri garrantzitsuena egiteko asmotan eremu komertziala sortzea erabaki zuen Tokio eta Kansai eskualdea elkartzen zituen errepidean. Edo Aroan Edomachi izena hartu zuen, "Edo-ren erdigunea". Gaur egungo Ginza eta Tsukiji barrutiak dauden lekuan ordea Sumida ibaiaren delta baino ez zegoen. 1657an suak auzoaren zati handiena erre zuen eta berreraiki beharra izan zen.

Atzerritarrek asentamentua sortu zuten Tsukiji barrutia dagoen lurretan 1869 eta 1899 artean. 1872an alboan dagoen Ginza barrutia beste sute batek suntsitu eta Europar estiloko planifikazio modernoa egiteko aprobetxatu zen Tren geltoki nagusia eta negozio eta finantza auzoa elkartzen zituen barruti honetan. Thomas Waters arkitekto ingelesak izan zuen proiektu honen ardura.

1892an Tsukishima uhartea eraiki zen Tokioko Badian. Izenak berak "eraikitako uhartea" esan nahi du.

1923ko lurrikarak Nihonbashiko arrain merkatua erabat suntsitu zuen eta berriztu beharrean Tsukiji barrutian berria egitea erabaki zuten, gaur egungo Tsukiji Arrain Merkatua hain zuzen ere.

1947ko martxoaren 15ean Chūō auzo berezia eratu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nihonbashi: Negozio eta finantza zentroa da.
    • Tokioko Burtsa
    • Japoniako Bankua
    • Nihonbashi Mitsui Dorrea
    • Japoniako Zero kilometroa.
  • Kyobashi: Merkatal eremua.
  • Tsukishima uhartea.
    • Monjayaki jatetxeak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chūō-ku (Tokio) Aldatu lotura Wikidatan
Shadow picture of Tokyo prefecture.png Tokio prefektura Metropoliaren ikurra
Auzo bereziak : Adachi | Arakawa | Bunkyō | Chiyoda | Chūō | Edogawa | Itabashi | Katsushika | Kita | Kōtō | Meguro | Minato | Nakano | Nerima | Ōta | Setagaya | Shibuya | Shinagawa | Shinjuku | Suginami | Sumida | Taitō | Toshima
Hiriak : Akiruno | Akishima | Chōfu | Fuchū | Fussa | Hachiōji | Hamura | Higashikurume | Higashimurayama | Higashiyamato | Hino | Inagi | Kiyose | Kodaira | Koganei | Kokubunji | Komae | Kunitachi | Machida | Mitaka | Musashimurayama | Musashino | Nishitōkyō | Oume | Tachikawa | Tama
Suprefeturak : Nishitama | Hachijō | Miyake | Ogasawara | Ōshima