Chadli Bendjedid

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chadli Bendjedid
Chadli Bendjedid 1979.jpg
Aljeriako presidentea

1979ko otsailak 9 - 1992ko urtarrilak 11
Rabah Bitat - Abdelmalek Benhabyles
Bizitza
Jaiotza Bouteldja1929ko apirilaren 14a
Herrialdea  Aljeria
Heriotza Aljer2012ko urriaren 6a (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Gatazka Aljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak
Erlijioa islama
Alderdi politikoa Nazio Askatasunerako Frontea

Chadli Bendjedid (arabieraz: شاذلي بن جديد‎; Bouteldja, 1929ko apirilaren 14a - Aljer 2012ko urriaren 6a) aljeriar politikaria da. 1979tik 1992ra bitartean, Aljeriako Errepublikako lehendakaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadan, Aljeriaren burujabetasuna lortzeko gerra hasi zenean, Nazio Askapeneko Frontean (FLN) sartu zen. Honen aurretik, Frantziako armadan hartu zuen parte eta desertatu egin zuen gerra horren hasieran.

1965ean, Ahmed Ben Bella agintetik kentzen lagundu zion Houari Boumedieneri. Iraultzaren Kontseiluko kide eta Defentsa ministro izan zen (1978).

Boumedien hil zenean, 1978an, FLNren idazkari nagusi izendatu zuten, eta, 1979an, errepublikako lehendakari hautatu zuten.

1984an eta 1988an berriro hautatu zuten lehendakari[1]. Besteak beste, Chadli Bendjedidek Aljeriako konstituzioa aldatu zuen eta alderdi-aniztasuna ezarri zuen.

1991n, Salbaziorako Islamiar Fronteak (FIS) irabazi zituen hauteskundeak. FISeko kideen eta poliziaren arteko borroka gogorren ondorioz, zibilez eta militarrez osaturiko segurtasun-batzorde bat eratu zen eta kargua uztera behartu zuen Bendjedid, 1992an.

Presidente izan zen bitartean, estatuaren partaidetza ekonomian gutxitu egin zuen eta hiritarren gaineko bijilantzia ere bai.

80ko hamarkada bukaeran, petrolioaren prezioa erori zenean, Aljeriako ekonomia krisi larrian sartu zen eta FLNren aurkako protestak, berriz, ugaritu, alderdibakar baitzen ia. Pixkanaka, demokraziaranzko urratsak ematen joan zen eta alderdi anitzeko sistema batera hurbildu zen.

Hala ere, 1991n, interbentzio militar batek udal hauteskunde prozesua gerarazi zuen, ez baitzuen Salbaziorako Islamiar Fronteak (FIS) irabazterik nahi, eta Bendjedid dimititzera behartu zuen, Aljeriako Gerra Zibilari hasiera emanez[2].

2012aren hasieran, Aljerreko ospitale militar batean sartu beharrean izan zen, prostatako minbiziak hartu baitzuen, eta giltzurrunak ere izurratuta zituen. Urte horretako urriaren 6an hil zen eta gobernuak 8 orduko dolu nazionala ezarri zuen dekretuz bere omenez[3].

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarrizketa Youtuben

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chadli Bendjedid Aldatu lotura Wikidatan