Chagasko Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chagasko Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaAmerikar tripanosomiasi
Indarraldi2019ko maiatzaren 28a - 
EgunApirilaren 14
Denbora-tarte2020 - 
Argumentu nagusiaAmerikar tripanosomiasi

Webgunewho.int…

Chagasko Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna apirilaren 14an ospatzen da. Chagas edo Amerikar tripanosomiasi gaixotasun tropikal bat da, Reduviidae familiako intsektu batek eragina. Latinoamerikan dira gaixo gehienak, 6-7 milioi pertsonari eragiten die.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Ribeiro Justiniano Chagas, Brasileko doktorearen izena darama, 1909ko apirilaren 14ean lehenengo kasua diagnostikatu zuena.[1]

Chagasko Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko maiatzaren 24ean, Genevan, Osasunaren Mundu Batzarraren 72. saioan, estatu kideek Chagasko Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna apirilaren 14ean ospatzea adostu zuten.[2]

2020an, Chagasko Gaixotasunaren Nazioarteko Lehen Mundu Eguna ospatu zen.[3][4] Azken hamarkadetan, gero eta gehiago nabaritu da Amerikako Estatu Batuetan eta Kanadan, Europako herrialde askotan eta Mendebaldeko Pazifikoko herrialde batzuetan. Tratamendurik gabe, Chagasen gaixotasunak bihotz- eta digestio-alterazioak eragin ditzake eta hilgarria izan daiteke.

« Chagasko Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna
2021eko apirilaren 14ean

Chagaseko gaixotasunaren prebalentzia Hego Amerikako lurraldeetan bizi diren pertsona txiroen artean eman bada ere, beste herrialde eta kontinenteetan zabaltzen ari da.

2021ean Chagazko gaixotasunari begiratu nahi diogu (edo amerikako tripanosomiasia) eta eragiten duen sufrimenduan, gaixo guztiek behar duten arreta berdintsu eta osoa eman daiten. Gaixotasun isil eta isildua dela esaten da askotan, gaixo gehienak sintomarik agertzen ez dutelako, edo oso urriak direlako. Gaixotasunak 10.000 heriotz eragiten ditu urtean, eta 6 eta 8 milio pertsona ingururi eragiten dio. 75 milioi pertsona dago gaixotzeko arriskuan.

»
Munduko Osasun Erakundea

Chagasko Gaixotasunaren Nazioarteko Eguna Munduko Osasunaren Erakundeak sustatzen dituen 11 osasun kanpainetako bat da, Tuberkulosiaren Nazioarteko Eguna, Osasunaren Nazioarteko Eguna, Malariaren Nazioarteko Eguna, Inmunizazioaren Nazioarteko Astea, Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna, Odol Emaileen Nazioarteko Eguna, Hepatitisaren Nazioarteko Eguna, Pazientearen Segurtasunaren Nazioarteko Eguna, Antimikrobianoen gaineko kontzientzia handitzeko Nazioarteko Eguna eta HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]