Chandra Shekhar
Chandra Shekhar (Ibrahimpatti, 1927ko apirilaren 17a – New Delhi, 2007ko uztailaren 8a) indiar politikaria izan zen. Indiako lehen ministroa izan zen 1990etik 1991ra.
1950ean Zientzia Politikoetan masterra lortu zuen Allahabadeko Unibertsitatean eta ondoren Praja Alderdi Sozialistara batu zen. Indiako Goi Ganberako kide izan zen 1962tik 1977ra, eta Behe Ganberako kide 1977tik. 1975ean espetxeratu egin zuten larrialdi-egoera deklaratu bitartean.
1977an Janata Alderdiko presidente izendatu zuten eta ondoren alderdiaren zatiketa zuzendu zuen. 1990eko azarotik aurrera, lehen ministro izan zen gutxiengo gobernu baten buru, Indiako Kongresu Nazionalaren kanpoko laguntzarekin. Gobernua zazpi hilabete geroago erori zen krisi ekonomikoaren eta Rajiv Gandhiren hilketaren ondorioz.