Channing Tatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Channing Tatum
Channing Tatum by Gage Skidmore 3.jpg
Bizitza
Izen osoa Channing Matthew Tatum
Jaiotza Cullman (Alabama)1980ko apirilaren  26a (39 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Irish Americansa Itzuli
franko-estatubatuarra
Ameriketako Estatu Batuetako amerindiarra
Familia
Ezkontidea(k) Jenna Dewan  (2009-07-11 -  2018-04-03)
Hezkuntza
Heziketa Gaither High School Itzuli
Glenville State College Itzuli
Tampa Catholic High School Itzuli 1998)
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema ekoizlea, dantzaria, modeloa, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea eta dantza
Nominazioak
IMDb nm1475594

Channing Matthew Tatum 1980ko Apirilaren 26an jaio zen Cullman-en, Alabaman. Aktore, dantzari, produktore eta modeloa da.

Bera karrera modelo gisa hasi zuen, eta gero interpretazioan sartu zen.

Hainbat filmetan lan egin du; ezagunenak Step Up, 2006; G.I Joe: The Rise of Cobra, 2009; Dear John, 2010; The Vow, 21 Jump Street eta Magic Mike, 2012; 22 Jump Street, 2014 eta Jupiter Ascending eta Magic Mike XXL, 2015.

Bere jatorria Frantzesa, Eskozesa eta Amerikarra da. Berak sei urte zituenean bera eta bere familia Misisipira bizitzera joan ziren. Bera landa eremuan hazi zen.

Channing Tatum txikitatik oso kirolaria zen. Futbol Amerikarra, Beisbola eta Arte martzialak egiten zituen. Berak esaten du, bere eskola garaiko distrazioak neskak izan dira.

Bere nerabezaroa Tampan pasa zuen, hau da, Floridan. Bertan, Gaither High School-en egon zen eta urte bat geroago Tampa Catholic High School-era aldatu zen. 1988an graduatu egin zen. Kirol beka bat eman zioten eta Glenville State College-ra joan zen, mendebaldeko Virginiara. Denborarekin, interesa galdu zuen ikasketetan eta utzi egin zuen.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko uztailaren 11an, Jenna Dewan-ekin ezkondu zen, Estates Vineyards elizan, Malibun, Kalifornian. Beraien harremana bikote bezela Step Up filma  grabatu ondoren hasi zen, honen protagonistak izan ondoren. 2013ko maiatzaren 31an, beraien lehenengo alaba jaio zen, Evely Elizabeth Maiselle Tatum. 2018ko apirilaren 2an dibortziatu egin ziren.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Channing Tatum aktore izateaz gain, modeloa izan zen. Hainbat iragarkietan agertu da. Dantzari bezela Ricky Martin-en bideoklipean agertu zen.

2001eko urrian, Tear Sheet aldizkariaren 50 aurpegi ederrenetako bat hautatua izan zen. Urte hartan, Beatrice Model agentziarekin kontratua sinatu zuen eta Milanen eta Italiako beste hiri batzuekin lan egin zuen.

Aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modelo lana utzi eta aktore karrera hasi zuen 2004an. CSI: Miami izan zen bere lehenengo telesaia. Bere lehenengo papera Coach Carter filman izan zen 2005ean. Urte berean, beste film batzuk egin zituen, Supercross, Havoc eta La guerra de los mundosen. Mutila aukeratua izan zen beste film bat egiteko; Mongol filma.

2006an She’s the Man filma egin zuen eta filmak bere debuta egin zuen martxoaren 17an eta arrakasta handia eduki zuen. Fama, Step Up filmarekin lortu zuen. Bere interpretazioarekin sarietarako izendatua izan zen, bertan, Teen Choice Awards -a irabazi zuen. Urte horretan ere, A Guide to Recognizing Your Saints filma egin zuen, 1980an oinarritutako drama bat zen. Berak esan zuenez, bere lehen paper dramatikoa izan zen.

2007an, akzio eta draman oinarritutako Battle in Seattle filman agertu zen. Urte berean, The Trap filman parte hartu zuen. 2008an, Steve Shriver sajentuaren papera egin zuen Sto-Lossla film dramatikoan. Hau, Irakeko gerran egon ondoren etxera itzultzen diren soldaduei buruzkoa zen. Urte hartan, Step Up 2: The Streets egin zuen; non Tyler Gage-ren papera interpretatu zuen.

2009an, apareció en la película de acción y drama Fighting izeneko drama eta akzioko filman agertu zen,  Shawn MacArthur-en papera interpretatuz. 2010ean, John Tyree soldadua interpretatu zuen guerra,drama eta amodiozko Dear John filman; hau Nicholas Sparks-en best seller-an oinarrituta zegoen.

2011an, Indomable (Haywire) thrillerran agertu behar zen. 2012an, Magic Mike komedia estrenatu zen; Channing-ek eta Matthew McConaughey ziren protagonistak.  Gizonezkoen striptease-aren munduari buruzkoa zen.

2015eko otsailaren 6ean, Mila Kunis aktorearekin lan egin zuen El destino de Júpiter (Jupiter Ascending) filman.

Gaur egun 20th Century Fox-en proiektu batean lanean ari da.