Chaoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Chaoz
チャオズ
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 10. liburukia, 133. atala (manga)
Dragoi Bolako 82. atala (animea)
Arraza Gizakia
Garrantzia Bigarren mailako pertsonaia
Altuera 138 cm
Pisua 33 kg
Senideak
Teknikak
Ahotsa Japonia Hiroko Emori
Euskal Herria

Chaoz (jatorrizko japonieraz チャオズ edo Chaozu ?) Dragoi Bola manga eta animeko pertsonaia da. Ten Shin Hanen kide fidela da. Bere izena Jiaozi plater txinatarretik dator, japonieraz Gyöza (餃子) deritzona.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura ahulekoa da, txikia eta aurpegi txuria masail gorriekin. Ez da batere argia, gutxienez matematiketan, arazoak izaten ditu batuketak eta kenketak egiteko orduan. Honen erruz borroka batean behin baino gehiagotan engainatzen dute. Bere eraso nagusiak Dodonpa (Su Bola) eta psikokinesiarekin lotutako erasoak dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Chaoz Ten Shin Hanekin batera Mikerroiren ikaslea izan zen. Hasieran munduan zehar bidaiatzen zuen bere kidearekin, herrixketako biztanleei iruzur eginez bizitzeko dirua lortzeko. Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan parte hartu zuen. Izan ere, aurreko txapelketan bere etsai Iratxo Dortokaren ikasleek oso ongi jokatu zutela jakin zuen Mikerroik, eta bere eskola hobea zela erakutsi nahi zuen. Chaozek final laurdenetan Krilinen aurka borroka egin zuen. Teknika psikikoak erabili zituenean irabazi behar zuela ematen zuen, baina matematika eragiketak burutzeko eskuak behar zituenez, garaitua izan zen.

Geroago Ten Shin Hanekin batera, Gokuren lagun taldera bildu zen. Satan Bihotz Txikiren aurkako borrokan hil egin zen baina Dragoi Bolekin berpiztu zuten Krilin eta Iratxo Dortokarekin batera. Honen ondoren bi lagunak Muten Ro maisuaren ikasle egin ziren eta honekin entrenatzen jardun zuten. Hurrengo Arte Martzialen Txapelketan ez zuen lortu azken fasera heltzea. Kanporaketetan ustez hilda zegoen Tao Pai Paik (Mikerroiren anaia gaztea) menderatu zuen, konortea galdu zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Une honetatik aurrera bigarren mailako pertsonaia bihurtu zen, eta oso gutxitan borrokatu zuen. Vegeta eta Nappari aurre egiteko Ahalguztidunarekin entrenatu zuen honen jauregian gainerako Z gerlariekin. Garai honetan Denbora eta Espazioaren gelan ere entrenatu zen. Espazioko Gerlarien iritsierarekin, Nappa hiltzeko asmoz eraso suizida bat egin zuen, baina alfer-alferrik izango da, ez baitzion ezer egin. Honekin hil zen bigarren aldia zen.

Beste Munduan Kaitorekin entrenatu zen Ten Shin Han, Yamcha eta Satan Txikirekin batera. Bere lagunei esker berpiztua izan zen Namekeko Dragoi Bolekin.

Cellen eta Boo Ahaltsuaren sagetan jada ez zuen parte hartu. Booren aurkako borrokan, Goku Super Saiya 3 bilakatu zen unean agertu zen, Boo gaiztoa sortu zen unean baita eta azkenik amaieran Gokuri energia ematen Indar Unibertsala osatu ahal izateko.

Dragoi Bola GTn bi aldiz agertu zen. Lurra lehertu ostean guztiak etxera itzultzen zirenean, azken sekuentzian Gokuk Shenronen gainean Lurra zeharkatzen zuenean.