Chappe dorrea (Ziburu)
| Chappe dorrea (Ziburu) | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Ziburu |
| Koordenatuak | 43°23′01″N 1°40′30″W / 43.38366947°N 1.67510102°W |
![]() | |
Ziburuko Chappe dorrea, chappe telegrafo dorre moduan erabili zen dorre moderno bat da.
Lauki itxura dauka eta lau hegaleko teilatua. Bordagaineko dorre ondoan da, eta "Chappe telegrafo optiko" moduan baliatu zen Bordele eta Pausu artean komunikatzeko. Sei urtez baliatu zen, 1847 eta 1853 artean. Chappe motako komunikazio sistemaren arazoa zen eguraldi ona egiten zuenean baizik ezin zela erabili eta Morse kodea baliatzen zuten telegrafo elektrikoak ordeztu zuen Claude Chappek asmatutako komunikazio sistema optikoa.
Chappe delako komunikazio egituran, urrunetik ikusten ahal ziren keinu moduko hedatzen ziren beso higikorrak zituen tresna bati esker. Chappe dorreak elkarrekin zortzi bat kilometrora izaten ziren. Bordagaineko hortik hurbilen zeuden, Getariako elizaren ondoan eta Urruñan, Pausuko patarraren kaskoan zegoena, Teilatubaita baserrian. Telegrafo elektrikoak Chappe sistema optikoa ordeztu zenena, tresneria desmuntatu eta dorrea saldu zen. Ziburuko hau, Roustan koronelak erosi zuen eta etxebizitza gisa erabiltzeko obrak egin. Roustan familiak jende ezaguna aterpetu zuen dorrean, hala nola, Orson Welles zine zuzendaria.[1]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dorrearen ondoan dagoen kartela.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) (2016) "La tour Chappe de Ciboure". La tour Chappe de Ciboure. La Mémoire du Pays Basque
