Charilaos Trikoupis
Charilaos Trikoupis (grezieraz: Χαρίλαος Τρικούπης; Nauplio, 1832ko uztailaren 11 – Cannes, 1896ko martxoaren 30a) greziar politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen zazpi aldiz 1875 eta 1895 artean.
Zuzenbidea eta Literatura ikasi zituen Atenas eta Parisko unibertsitateetan, eta azken horretan doktoratu zen. 1852an Londreseko enbaxada greziarrera bidali zuten. 1865ean Erresuma Batuak Joniako uharteak Greziari lagatzea lortu zuen. Orduan Greziara itzuli eta Parlamentuko kide hautatu zuten. 1866an Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten.
1872an Bosgarren Alderdia sortu zuen programa erreformista batekin. Jurgi I.a Greziakoa erregeari leporatu zion gobernu greziarren ezegonkortasunaren errua, eta konstituzioan konfiantza-mozioa sartzea proposatu zuen.
1875ean izendatu zuten lehen ministro. Hurrengo sei urteetan Greziak hamabi aldiz aldatu zuen gobernua. 1882an eraberritzeko eta azpiegiturak eraikitzeko programa gauzatu ahal izan zuen. Garrantzitsuenak Korintoko kanala izan zen. Gastu handiak eta ustelkeriak Greziaren porrota eragin zuten. Trikoupis 1895ean dimititu eta Frantziara joan zen, eta han hil zen.