Charleroiko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Charleroiko  gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko frontea
Battles of Charleroi and Mons map.png
Data 1914ko abuztuaren 21a
Lekua Charleroi (Belgika)
Koordenatuak 50° 24′ 00″ N, 4° 26′ 00″ E / 50.4°N,4.43333°E / 50.4; 4.43333Koordenatuak: 50° 24′ 00″ N, 4° 26′ 00″ E / 50.4°N,4.43333°E / 50.4; 4.43333
Emaitza Alemaniar garaipena
Gudulariak
 Alemania  Frantzia
Buruzagiak
Alemania Karl von Bülow
Alemania Max von Hausen
Frantzia Charles Lanrezac
Frantzia Joseph Joffre
Indarra
2. Armada
3. Armada
5. Armada
Galerak
11.000 hildako eta zauritu 30.000 hildako eta zauritu

Charleroiko gudua (frantsesez: bataille de Charleroi), Sambre ibaiaren gudua ere deitua, 1914ko abuztuaren 21ean gertatutako bataila bat izan zen Lehen Mundu Gerraren testuinguruan, Alemaniar eta Frantziar armadak borrokatu ziren. Frantziarrek ibaiaren ertzetik erasotzea planifikatzen zeuden Alemaniarrek kargan agertu zirenean; Alemaniarrek garaile atera ziren.

Gudaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniarren Frantziako inbasioa Lehenengo Mundu Gerraren hasieran, 1914ko abuztuaren 20an, Lanrezac frantziar jeneralak Sambre ibaiaren ertzean 40 kilometroko luzeran armada kokatzen hasi zen, haren ezkerrean zalditeria zegoen, Sordet jeneralaren agindupean eta Britaniar Indar Espedizionarioa Monsen. Momentu horretan Lanzeracek alemaniarren 38 dibisioen kontra topo egin zuen, Karl von Bülow jeneralaren agindupean.

2. Alemaniar armada hasi zuen erasoa Sambre ibaiaren kontra. Abuztuaren 22an Bülowek 3 dibisioekin Frantziar 5.Armada erasotu zuen aurrez aurre. Borroka Abuztuaren 23ra arte iraun zuen, momentu horretan Frantziarrak erretiratu ziren. Bitartean alemaniarren 3. Armada Mosa ibaia gurutzatu zuen frantziarren eskuineko hegala aurrez erasotzen. Lanrezacek erretiratzeko agindu zuen, Alemaniarren erasoa haien hornidura sarea moztuko zuela uste zuenez. Erretirada Frantziarrak porrot handiago batengatik salbatu zituen, Schlieffen plana zioenez Alemaniarrak Frantziarrak inguratu behar zituzten eta honekin ez zuten lortu.