Charles Darwin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Darwin
Charles Darwin 1880.jpg
Bizitza
Jaiotza The Mount, Shrewsbury1809ko otsailaren 12a
Herrialdea Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Ama hizkuntza English language in England
Heriotza Down House1882ko apirilaren 19a (73 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Heriotza modua berezko heriotza (Bihotz-gutxiegitasuna)
Familia
Aita Robert Darwin
Ama Susannah Darwin
Ezkontidea(k) Emma Darwin
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Christ's College
Shrewsbury School
University of Edinburgh Medical School
Edinburgheko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Bachelor of Artsa
Master of Artsa
Legum Doctorra
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea naturalista, geologoa, esploratzailea, bidaia idazlea, etologoa, entomologoa, idazlea eta biologoa
Enplegatzailea(k) Royal Geographical Society
Lan nabarmenak Espezieen jatorriaz
The Voyage of the Beagle
The Descent of Man, and Selection in Relation to Sex
The Expression of the Emotions in Man and Animals
Insectivorous Plants
The Power of Movement in Plants
The Formation of Vegetable Mould through the Action of Worms
Jasotako sariak
Influentziak Thomas Malthus
John Herschel
Herbert Spencer
Buffon Kondea
David Hume
Johann Wolfgang von Goethe
Alexander von Humboldt
Charles Lyell
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Erret Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Hungariako Zientzien Akademia
Kultura patriotikorako silesiar elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia
Linzeen Akademia
Londresko Zoologia Elkartea
Frantziako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Royal Geographical Society
Sinesmenak
Erlijioa Anglikanismoa
agnostizismoa
IMDb nm6143881
Charles Darwin Signature.svg

Charles Robert Darwin (Shrewsbury, West Midlands, 1809ko otsailaren 12Kent, South East England, 1882ko apirilaren 19) naturalista eta biologo ingelesa izan zen.

1831n Hego Amerikako itsasaldea eta bereziki Galapagos uharteak ikertzera abiatu zen. HMS Beagle ontzian egin zuen bost urtetako bidaia, 1831ko Abenduaren 27an gabon egunean abiatu eta Lurrari bira eman ondoren 1836ko urriaren 2an iritsi zen berriz Ingalaterrara. Brasilen oihan tropikalak aztertu zituen, Argentinako Bahia Blancan armadillo erraldoiak deitu zien bertan aurkituriko dinosauroen fosilei, Chileko Andeetan animalia itsastarren maskorrak aurkitu zituen eta Galapagoetan txontak eta dortokak aztertu zituen. Han hasi zen gerora plazaratuko zuen hautespen naturalaren teoria garatzen. Ingalaterrarako itzuleran Australiako ugaztun marsupialek ere jakin-mina piztu zioten.

Hurrengo urteak ikerkuntza urteak izan ziren. Garaiko zientzialari onenek Darwinek ekarritako espezie eta fosilak aztertu zituzten dinosauroen hezurdurek berebiziko harridura sortu zutelarik. Bere teoriak garatuz zihoan bitartean hainbat liburu argitaratu zituen Darwinek, tartean, Beagle-ren bidaiaren egunerokoa eta geologiaren inguruko hainbat liburu. Zortzi urtez zirripedoak aztertzen ere aritu zen Darwin eta 1857an Natural Selection liburua plazaratu zuen.

1859an bere ikerkuntzen laburbilduma osatzen zuen "Espezieen jatorriaz Hautespen naturalaren bidez" (On the Origin of Species by Means of Natural Selection) eman zuen argitara erabateko teoria iraultzailea plazaratuz. Bertan Darwinek, egindako aurkikuntzetan oinarri hartuta, ondorioztatu zuen izaki guztiok arbaso komuna geneukala eta gizakiok, zehazki, tximu eboluzionatuak ginela.

1882ko apirilaren 19an hil zen Downe-n (Kent, Ingalaterra). Bertako St.Mary elizan ehorztekoa bazen ere Royal Societyko bere lagunen eraginez Westminsterko Abadian egin zioten hileta elizkizuna eta bertan lurperatu zuten Isaac Newton eta John Herschelen ondoan.

Beagle ontziaren bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beagle itsasontziren bidaia.

Darwinek HMS Beagle itsasontzian eginiko bidaiak 5 urte iraun zuen. Bidai horretan itsasontziak hidrografia aztertzen zuen bitartean Darwinek lurreko animaliak, landareak eta geologia aztertzen zituen.[1] Espekulazio teorikoak egin zituen eta obserbazio ezberdinak ere egin zituen, bere ohar-liburuan gordez. Noizbehinka hainbat ale ere bidali zituen Cambridgera, bere gutun eta The Voyage of the Beagle egunerokoaren kopia batekin batera. Esperientzia bazuen geologian, kakalardok biltzen eta itsas animaliak disekzionatzen, baina beste atal guztietan nahiko berria zen eta ez zituen ezagutzak[2] Itsasoan zegoen bitartean askotan gaizki sentitzen zen baina hala ere bere ohar asko itsas inbertebratuen ingurukoak dira, batez ere planktonaren inguruan.[1][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Altuna, J. 1994: Hitzaurrea, in Darwin, Ch., Espezieen jatorria, Bilbo: Klasikoak.
  • Azurmendi, Joxe 2016: "Darwin: bizi-borroka", "Darwin: elkarlaguntza" eta "Sozial-Darwinismoaz" in Gizabere kooperatiboaz, Donostia: Jakin ISBN 978-84-95234-96-4

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Darwin Aldatu lotura Wikidatan