Charles Despiau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Despiau
Charles Despiau

Charles Despiau (Mont-de-Marsan, 1874 - Paris, 1946) eskultore eta marrazkigile frantsesa izan zen. Rodinen ikaslea 1907az geroztik. Estilo orekatua eta dotorea landu zuen. Tradizio klasikoa eta naturalismo modernoa lotu zituen. Busto ugari egin zituen: Mme. André Derain (1923), Mme. Othon Friesz (1924), María Lany (1929), André Dunoyer de Sengonzac (1946). Haren estatuen eta erliebeen artean, aipagarriak dira Emakume etzana (1919), Eva (1925), Nerabea (1929) eta Assia (1937).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Despiau Aldatu lotura Wikidatan