Charles Ferdinand Ramuz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Ferdinand Ramuz
CHF200 8 front extract.jpg
Bizitza
JaiotzaLausana1878ko irailaren 24a
Herrialdea Suitza
HeriotzaLausana1947ko maiatzaren 23a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Cécile Cellier (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLausanako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, autorea eta libretista
Lan nabarmenakQ16525537 Itzuli
Q16676708 Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaZofingia (en) Itzuli

fondation-ramuz.ch
IMDB: nm0709144 Musicbrainz: aa1ac7e9-6aa1-484b-bb8d-ca4ccebae8ae IMSLP: Category:Ramuz,_Charles-Ferdinand Edit the value on Wikidata

Charles Ferdinand Ramuz (Cully, Vaud kantonamendua, Suitza, 1878ko irailaren 24a - Pully, Suitza, 1947ko maiatzaren 23a) frantsesko poeta, eleberrigile eta saiakera-egilea izan zen. Parisen bizi izan zen 1902-1914 urteetan, eta Suitzan hartu zuen gero bizilekua. Oso idazle oparoa izan zen, eta hainbat genero landu zituen.

Poesia-lanen artean aipagarriak dira ondorengoak: Le petit village (1903, Herri txikia); Chansons (1914, Kantuak); Le grand printemps (1917, Udaberria); eta Salutation paysanne (1921, Laborarien agurra). Eleberrigintzari dagokionez, nabarmentzekoak dira Aimé Pache, peintre vaudois (1911, Aimé Pache, Vaud-eko pintorea); Le règne de L´Esprit malin (1917, Izpiritu gaiztoaren erresuma); Terre du ciel (1918, Zeruko lurraldea); eta La grande peur dans la montagne (1926, Mendian izandako beldur handia). Stravinskiren musika duen Histoire du soldat edo Soldaduaren historia idatzi zuen 1918. urtean. 1945ean argitaratu zen Ramuzen Egunkaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Ferdinand Ramuz Aldatu lotura Wikidatan