Charles H. Townes
Charles Hard Townes (Greenville, Hego Carolina, AEB, 1915eko uztailaren 28a - Oakland, Kalifornia, AEB, 2015eko urtarrilaren 27a) Estatu Batuetako fisikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964an, Fisikako Nobel saria eskuratu zuen, Sobietar Batasuneko Nikolai Basov eta Aleksandr Prokhorov fisikariekin batera, bai kuantuen elektronikari buruz egindako ikerketengatik eta baita ikerketa horien bidez maserra asmatzeagatik ere.
1939an, Bell Telephone Laboratories konpainian hasi zen lanean teknikari gisa, eta han aritu zen, harik eta 1948an Columbiako Unibertsitateko Fisika Saileko irakasle izendatu zuten arte. 1953an, unibertsitate hartan zela eta ikerkuntza handien ondorioz, maserra asmatu zuen. 1959tik 1961era, Washington hiriko Institute for Defense Analyses erakundeko zuzendariordea eta ikerketa-zuzendaria izan zen. 1961ean, Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuko fisika-irakasle hautatu zuten. 1967an, Kaliforniako Berkeley Unibertsitatera joan zen, eta espazioan, izarrartean, molekula konplexuak aztertzeko ikerkuntza baten zuzendaritza hartu zuen bere gain. Nobel sariaz gainera, beste sari ugari jaso ditu, hala nola NASAren Zerbitzu Publiko Gailenaren Domina (1969) eta Neils Bohr Nazioarteko Urrezko Domina (1979).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]