Charles Ives

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Charles Ives
CharlesEdwardIves1913.jpg
Bizitza
Jaiotza Danbury (Connecticut)1874ko urriaren 20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1954ko maiatzaren 19a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa Yale Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Horatio William Parker
Jarduerak
Jarduerak aktuarioa, musikagilea eta musikaria
Lan nabarmenak Variations on "America"
Symphony No. 3
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoa Sinfonia
Musika instrumentua Organoa
IMDb nm0412323

Charles Edward Ives (Danbury, Connecticut, AEB, 1874ko urriaren 20a - New York, AEB, 1954ko maiatzaren 19a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 urteetarako Danburyko Eliza Baptistako organo-jotzailea zen, eta, 17 urte zituela, aintzat hartzeko moduko lan bat idatzia zuen jadanik: Variations on America.

1894an Yaleko Unibertsitatean sartu eta konposizioa ikasi zuen, Horatio Parkerrekin, eta organoa, Dudley Buckekin.

Musikagile berezia, independentea eta berritzailea izan zen. Bi orkestratarako duoak idazteraino ausartu zen; bakoitzak klabe eta erritmo desberdinez jotzen zuen. Aurrea hartu zien Stravinskiri polirritmoak erabiltzen, Milhaudi politonalitatean eta Bartóki disonantzian. Bere musika landugabetzat jo izan bada ere, guztiz sofistikatua da. Lekuz kanpo dauden edo disonanteak diren elementuak ezarri zituen bigarren planoan, bere jaioterriko musika banden oroigarri.

Azken urteetan ondu zuen musika Mahlerren gustukoa zen; Mahlerrek ez zuen, hala ere, Ivesen obrarik zuzendu, laster hil baitzen.

Bere lanen artean aipagarrienak: orkestrarako musika: New England Holidays, Three Places in New England, lau sinfonia; korurako musika: Lincoln the Great Commoner, The New River salmoak; ganbera-musika: The Indians, Largo; pianorako musika: 20 estudio, 2 sonata (bigarrena, Sonata Concord izenekoa, haren maisulantzat jotzen da); organorako musika, abestiak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Ives Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]