Charles Kingsley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Charles Kingsley
Charles Kingsley - project Gutenberg eText 13103.jpg
Bizitza
Jaiotza Devon1819ko ekainaren 12a
Herrialdea  Erresuma Batua
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Devon1875eko urtarrilaren 23a (55 urte)
Hobiratze lekua Beaulieu Abbey
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa King's College London
Magdalene College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak klerikoa, historialaria, idazlea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea eta haur literaturaren idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Ingalaterrako Eliza
anglikanismoa

Charles Kingsley (Holne, Devon, Ingalaterra, 1819 - Eversley, Hampshire, Ingalaterra, 1875) idazle britainiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apaiz anglikanoa zen. Sozialismo kristaua delakoaren sortzaileetariko bat izan zen. Oso ospetsu egin zen J.H. Newmanekin izan zuen liburu bidezko eztabaida gogorraren ondorioz.

Saiakerak, erakustaldiak, olerki lirikoak idatzi zituen, baina gaur egun eleberriengatik da, batez ere, ezaguna. Yeast (1848, Hartzidura) eta Alton Locke (1850) eleberrietan gai soziala erabili zuen, helburu didaktikoekin.

Eleberri historikoak landuagoak eta biribilagoak dira: West-ward ho! (1885, Mendebal aldera!); Hereward the wake (1866, Hereward zelataria).

Darwinen teoriak garai hartan onartu zituen apaiz bakarretakoa izan zen Kingsley, eta haurrentzako kontakizun batean azaldu zituen: The water-babies (1863, Uretako haurrak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Kingsley Aldatu lotura Wikidatan