Charles Krebs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charles Krebs

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles J. Krebs
JaiotzaSaint Louis1936ko irailaren 17a (87 urte)
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMayne Island (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMinnesotako Unibertsitatea
Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaDennis Chitty (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, ekologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
University of Canberra (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli
Australian Academy of Science (en) Itzuli
zoology.ubc.ca…

Charles Krebs (St. Louis, Missouri, 1936ko irailaren 17a) estatubatuar zoologo eta ekologista da.

Ikasle garaian, St. Louiseko larru-saltegi batentzat lan egin zuen udetan, fokak harrapatuz Bering itsasoan. Minnesota Unibertsitatean ikasketak egindakoan (1957), Vancouverrera joan zen, Dennis Chittyrekin ikastera, leming-ugaztunetan aditua bera. Britainiar Columbiako Unibertsitateko ikastaldia bukatuta (1962), eta Berkeleyn bi urtez ikerkuntzan aritu ondoren, jaioterrira itzuli zen ostera, zoologia irakastera Indianako Unibertsitatean. 1970ean Vancouverrera itzuli zen, eta harrezkero zoologia-irakasle izan da Britainiar Columbiako Unibertsitatean. Lemingen eta iparraldeko beste ugaztun txiki batzuen kopurua zenbait urtez behin (lau-hamar urte bitarteko epean) bat-batean izugarri murriztea zergatik gertatzen den argitzea izan da haren lanaren helburu nagusia. Misterio hori argitzen saiatzeko, futbol-zelai baten neurriko belardi bat hesiz inguratu zuen, hesi barruan bizitzen jarritako sagu-populazioarekin zer gertatzen den ikusteko. Urtebetean bakarrik sagu-populazioa bost aldiz handitu zen. Krebsen ustez, bizi-baldintzak gogortu ahala, eta hautaketa naturalaren kariaz, banako oldarkorrenak nagusitzen dira. Azkeneko populazio-galera edo hilketa handi bat-batekoa, berriz, badirudi amek eragina dela, auzo habietako ume guztiak hiltzen dituztelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]